Bai euskarari (abestia)
Bai euskarari euskal abesti herrikoi eta euskaltzalea da, 1978an sortua. Urte hartan Euskaltzaindiak izen horrekin sustaturiko kanpaina zela eta, Telesforo Monzonek idatzi zuen, eta Pantxoa eta Peiok jarri zioten ahotsa. Doinua, berriz, Uso xuria, uso gorria abesti herrikoiarena da, Donostiako hiru damatxo kanta ezagunekoa.
Bai Euskarari kanpainaren bukaerako ekitaldian grabatu zuten, San Mames futbol zelaian (Bilbo), 1978ko ekainaren 17an, eta izen bereko bi diskotan argitaratu zen: Euskaltzaindiarentzat dozenaka abeslarik 1978an grabatutako Bai euskarari diskoan eta Pantxoa eta Peiok 1980an grabatutako Bai euskarari diskoan.
Hitzak
aldatuZatirik ospetsuenetariko bat besterik ez dugu aipatuko, Monzónek sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako: Frantzian sortu zituen, Frantziako legean egile eskubideak egilea hiltzen denetik 70 urteko indarraldia du, eta Monzón 1981ean hil zen.[1]
« | Eta bai, eta bai, nik euskarari bai ta bai; |
» |
Telesforo Monzón |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Wikipediagileak: «Législation française sur le droit d'auteur», Wikipedia, l´encyclopédie libre. 2010-10-21ean eskuratua.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |