Bács-Kiskun (NAF[baːtʃ kiʃkun]; serbieraz: Бач-Кишкун) Hungaria hegoaldeko konderria da, Hegoaldeko Lautada Handia eskualdean dagoena. Bigarren Mundu Gerraren ondorioz sortu zen, gerraren aurreko Bács-Bodrog eta Pest-Pilis-Solt-Kiskun konderriak batuz. 8.445 km²ko azalera du, herrialdeko handiena, eta 2011n 524.841 biztanle zituen[1]. Hiriburua Kecskemét da.

Bács Kiskun
 Hungaria
Administrazioa
Estatua Hungaria
Izen ofizialaBács-Kiskun vármegye
ISO 3166-2HU-BK
HiriburuaKecskemét
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak46°30′N 19°25′E / 46.5°N 19.42°E / 46.5; 19.42
Azalera8,444,81 km²
MugakideakBaranya, Fejér, Tolna, Osijek-Baranja eskualdea, West Bačka District (en) Itzuli, North Bačka District (en) Itzuli, Csongrád-Csanád, Jász-Nagykun-Szolnok eta Pest konderria
Demografia
Biztanleria495.318 (2022ko urriaren 1a)
−29.523 (2011)
Dentsitatea62,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaHegoaldeko Lautada Handia
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua eta UTC+01:00
www.bacskiskun.hu

Geografia

aldatu

Bács-Kiskun konderria oso laua da, Hungariako Ordoki Handiaren zati. Baja inguruan muinotxoak daude. Klima eguzkitsua eta nahiko idorra da; bai izozteak, bai lehorteak, maiz gertatzen dira[2].

Banaketa administratiboa

aldatu

2013ko erreformaren ondoan, konderria 11 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalerriak (település)
  Bácsalmás Bácsalmás 522,54 19.963 10
  Baja Baja 1.008,80 67.248 17
  Jánoshalma Jánoshalma 439,03 17.031 5
  Kalocsa Kalocsa 1.062,27 50.468 21
  Kecskemét Kecskemét 1.212,21 158.804 16
  Kiskőrös Kiskőrös 1.130,33 54.807 15
  Kiskunfélegyháza Kiskunfélegyháza 582,37 37.292 6
  Kiskunhalas Kiskunhalas 826,35 44.087 9
  Kiskunmajsa Kiskunmajsa 485,13 19.429 6
  Kunszentmiklós Kunszentmiklós 769,81 29.748 9
  Tiszakécske Tiszakécske 405,99 23.435 5

Hiri eta herriak

aldatu

Konderri eskumenak dituzten hiriak

aldatu

Hiri eta herri handiak

aldatu

(2015eko biztanleria[3])

Ekonomia

aldatu

Nekazaritza da ekonomiaren oinarria. Konderri osoan garia, artoa eta barazkiak egiten dira. Fruitu hazkuntzak (mertxikak, gereziak, sagarrak eta albertxikoak) pisu handia du, batez ere ipar-ekialdean, Kecskeméten inguruan. Elikagai industria da garrantzitsuena. Bajan ehun-lantegiak daude. Kiskunhalas aldean petrolioa eta gas naturala ekoizten da[2].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman errolda izeneko erreferentziarako
  2. a b Bács-Kiskun. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-12-09).
  3. a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-08).

Kanpo estekak

aldatu