Tolna Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen erdialdean dago, Hegoaldeko Transdanubia eskualdean. Fejér, Bács-Kiskun, Baranya eta Somogy konderriak mugakide ditu. 3.703 km²ko azalera du, eta 2011n 231.183 biztanle zituen[1]. Hiriburua Szekszárd da.

Tolna
 Hungaria
Administrazioa
Estatua Hungaria
Izen ofizialaTolna vármegye
ISO 3166-2HU-TO
HiriburuaSzekszárd
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak46°30′N 18°35′E / 46.5°N 18.58°E / 46.5; 18.58
Azalera3,703,16 km²
MugakideakFejér, Somogy, Baranya eta Bács-Kiskun
Demografia
Biztanleria207.931 (2022ko urriaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea62,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaHegoaldeko Transdanubia
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua eta UTC+01:00
http://www.tolnamegye.hu/

Geografia aldatu

Bai Mezofölden (loessezko ordokia) zati den konderriaren ekialdea, bai ekialdeko muturrean dagoen Danubio bazterreko zabadia, lauak dira. Mendebaldea menditsuagoa da (Kapos-Koppány muinoak and Tolnako lur garaiak) eta gailurrik gorenak hegoaldeko Mecsek mendigunean daude. Ibaiak —Kapos, Koppány, Sárvíz, Lajvér eta Donáét— Danubiora isurtzen dira, Sió ibaiaren bitartez[2].

Banaketa administratiboa aldatu

2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 6 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalerriak (település)
  Bonyhád Bonyhád 476,81 31.189 25
  Dombóvár Dombóvár 509,02 32.489 16
  Paks Paks 836,00 49.207 15
  Szekszárd Szekszárd 656,18 59.326 17
  Tamási Tamási 1.019,93 38.395 3
  Tolna Tolna 205,24 18.510 4

Hiri eta herriak aldatu

 
Szekszárd, hiriburua.
 
Pakseko zentral nuklearra.

Konderri eskumenak dituzten hiriak aldatu

Hiriak eta herri handiak aldatu

(2015eko biztanleria[3])

Ekonomia aldatu

Tolnako ekonomiaren oinarria nekazaritza da: laboreak, ekilorea, bazka landareak, batez ere. Behi eta txerriak hazten dira. Szekszárd aldean mahatsa ekoizten da. 1970eko hamarkadatik aurrera, industria ugari kokatu zen konderrian; aipagarriena 1976an abian jarritako Pakseko zentral nuklearra da, Hungariako bakarra[2].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman errolda izeneko erreferentziarako
  2. a b Tolna. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-12-05).[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-04).

Kanpo estekak aldatu