Eritasun baimen

Hegoaldeko lan-zuzenbidean gaixorik-edo dagoen langileari ematen zaion lanera ez joateko behin-behineko baimena, eta baimenari atxikita doan dokumentua
Baja» orritik birbideratua)

Eritasun baimena edo baja, Euskal Herriko Hegoaldeko lan-zuzenbidean, Espainiako lege esparruan, gaixorik-edo dagoen langileari ematen zaion lanera ez joateko behin-behineko baimena, eta hedaduraz, baimenari atxikita doan dokumentua.

Arlo semantiko bereko beste hitz batzuk[1]:

  • istripuko baimena, langileari istripu baten ondorioz ematen zaion lanera, bolada batean, ez joateko baimena,
  • amatasuneko baimena, aitatasun baimena, guraso baimena, langileei seme-alaben zaintza hobeto egiteko ematen zaien bolada batean lanera ez joateko baimena,
  • behin-behineko baimena, eritasun bajak behin-behinekoak izaten dira. (Egoera betikotuz gero, beste izen bat hartzen dute),
  • borondatezko lan galtzea, langileek bere kabuz har ditzaketen baimen batzuk,
  • ezgai agiria, baimen hauekin batera aurkeztu behar izaten diren dokumentazioa edo agiria; ezgai agiria,
  • ezgai (egoeran) egotea: "bi aste daramatza ezgai".

Erreferentziak aldatu

  1. «Zehazki - UPV/EHU» ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.