Ireki menu nagusia

Pest konderria Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen erdialdean dago, Erdialdeko Hungaria eskualdean, Budapest, herrialdeko hiriburua, erabat inguratuz. Horrez gain, Eslovakia eta Hungariako Nógrád, Heves, Jász-Nagykun-Szolnok, Bács-Kiskun, Fejér eta Komárom-Esztergom konderriak ere mugakide ditu. 6.393 km²ko azalera du, eta 2011n 1.237.561 biztanle zituen[1]. Hiriburua Budapest da, administratiboki bereizirik dagoen arren.

Pest
 Hungaria
Fellegvár (7612. számú műemlék) 6.jpg
FLAG-Pest-megye.svg BlasonHU-pest.svg
Administrazioa
Estatua  Hungaria
ISO 3166-2 HU-PE
Hiriburua Budapest
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 47° 25′ 00″ N, 19° 20′ 00″ E / 47.416666666667°N,19.333333333333°E / 47.416666666667; 19.333333333333Koordenatuak: 47° 25′ 00″ N, 19° 20′ 00″ E / 47.416666666667°N,19.333333333333°E / 47.416666666667; 19.333333333333
HU county Pest.svg
Azalera 6,393.14 km²
Mugakideak Budapest, Fejér eta Komárom-Esztergom
Punturik altuena Csóványos Itzuli
Demografia
Biztanleria 1.237.561 bizt. (2011[1])
Dentsitatea 193,6 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Erdialdeko Hungaria
http://www.pestmegye.hu/

Eduki-taula

GeografiaAldatu

Pest konderrian Hungariako Ordoki Handiak eta Transdanubiako mendiek bat egiten dute. Iparraldean mendiak eta muinoak nagusi dira eta, Danubioren Bihurgunea izeneko tokian, Börzsöny eta Pilis muinoek Danubio ibaia hegoalderantz bira egitera behartzen dute. Hegoaldea, berriz, zelaia da, Alföld Handiaren zati. Danubio eta Tisza ibaien artean hareazko lautadak daude[2].

Nekazaritza askotarikoa eta, besteak beste, fuituak (sagarrak, batez ere), azukre erremolatxa eta tomatea egiten dira. Konderriko industriagune nagusiak Vác (zementua, industria arina eta kimikoa), Gödöllő (nekazaritza ikerketa, automobilgintza) eta Szászhalombatta (petrolio-findegia) dira. Lekurik turistikoena Danubioren Bihurgunea da, Esztergom eta Szentendre artean[2].

Banaketa administratiboaAldatu

2013ko erreformaren ondoan, konderria 17 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalak (település)
  Aszód Aszód 298,37 37.974 11
  Budakeszi Budakeszi 288,95 88.781 12
  Cegléd Cegléd 886,30 90.885 12
  Dabas Dabas 614,23 49.662 11
  Dunakeszi Dunakeszi 103,07 79.446 4
  Érd Érd 184,29 120.990 7
  Gödöllő Gödöllő 449,66 143.308 15
  Gyál Gyál 170,99 41.271 4
  Monor Monor 329,81 64.859 11
  Nagykáta Nagykáta 710,12 75.425 16
  Nagykőrös Nagykőrös 349,25 28.241 3
  Pilisvörösvár Pilisvörösvár 130,81 53.187 9
  Ráckeve Ráckeve 417,05 36.421 11
  Szentendre Szentendre 326,58 80.171 13
  Szigetszentmiklós Szigetszentmiklós 211,28 111.339 9
  Szob Szob 362,23 70.232 18
  Vecsés Vecsés 119,74 48.048 4

Hiri eta herriakAldatu

Konderri eskumenak dituzten hiriakAldatu

Hiri eta herri handiakAldatu

(2015eko biztanleria[3])

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Gazetteer of the Republic of Hungary 1st January, 2011 Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu . Noiz kontsultatua: 2015-11-26 .
  2. a b   Pest 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica . Noiz kontsultatua: 2015-12-02 .
  3. a b   Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu . Noiz kontsultatua: 2015-11-28 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pest konderria