Azpiarrosa handi ubel

Azpiarrosa handi ubela (Entoloma bloxamii) Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Mesfidantzaz begiratu izan zaio, baina ez da toxikoa.

Azpiarrosa handi ubela
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma bloxamii
Sacc., 1887
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora arrosak dauzka

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, ganbil-kanpai itxurakoa, kamutsa, gero zabaldu egiten da titi batekin, ez da higrofanoa, hezetasunarekin likatsua, zetaduna eta distiratsua eguraldi lehorrarekin. Purpura-more kolorekoa, urdin-beltzaxka eta gero arbel kolorekoa.

Orriak: Marjinatuak, zabalak, estu, zuri-horixkak eta, ondoren, arrosa-izokin kolorekoak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa. Betea, solidoa, lodia eta laburra, haritsua, ildaskatua, kapelaren kolore berekoa, zuri-horixka oinarrian (ezaugarria)

Haragia: Zuria eta haritsua oinean, gris-arbel kolorekoa kapelan. Irinaren usain arina du.[2]

Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Onddo nahastezina da Entoloma generoan, kapelaren altzairu distiratsu koloreagatik eta kanpai itxura duelako. Onddo helduaren orrien koloreak Entoloma lividum delakoaren kolorea gogorarazten du. Horregatik, beti mesfidantzaz begiratu izan zaio, baina frogatu da ez dela toxikoa.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Soilguneetan eta belardietan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Brasil.

Espeziearen egoera aldatu

Aranzadi Elkartearen arabera, azpiarrosa handi ubela desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 249 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 280 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 192 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak aldatu