Alkate

Udal bateko burua
Auzapez» orritik birbideratua)

Alkate (Heg.) edo auzapeza (Ipar.) –(Zub.) aüzapezaudal-gobernuan kargu publiko gorena duen pertsona da. Horretaz gain, kargu honi endore, udalburu edo mera (frantsesez: maire) ere esaten zaio.

Sistema askotan, Euskal Herrian barne, alkatea hauteskunde bidez hautatzen den politikaria da. Munduan zehar askotariko lege eta ohiturak daude, alkatearen eskumenak eta erantzukizunak zehazteko.

Munduan

aldatu

Espainia

aldatu

Espainian, 4 urtean behin estatu osoan herri-hauteskundeetara deitzen du Erregeak. Bisurtearen aurreko urtearen maiatzaren 4. asteko igandean egiten dira 1979tik. Halere, Europako Parlamenturako hauteskundeak daudenean urte berean (1999 eta 2019) europar hauteskundeen datara mugitzen da.

Hauteskunde hauek autonomia erkidego askoren hauteskundeekin batera deitzen dira (guztiak EAE, Galizia, Katalunia eta Andaluzia izan ezik).

Hauteskundeak eta gero, zinegotziak zerrendabururen bat bozkatzen dute. Inork ez badu gehiengo osoa lortzen, zerrendabururik bozkatuena alkate izendatzen da.[1]

Etimologia

aldatu

Alkate hitza arabierazko قاضي, qāḍī, «epaile» etimotik dator.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1985-11672» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).

Kanpo-estekak

aldatu