Auvernia

Auvergne» orritik birbideratua)

Auvernia[1][2] (okzitanieraz: Auvèrnhe, Auvèrnha; frantsesez: Auvergne) Frantziako erdialdean eta barnealdean dagoen eskualdea zen, Okzitania ere osatzen duena. 2016tik Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko zati da.

Auvernia

Rimex-France location Auvergne.svg
Geografia
HiriburuaClermont-Ferrand
, parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Azalera26.013
Administrazioa
Demografia
Bestelako informazioa

Lau departamenduk osatzen dute, 2006an 1.335.938 biztanle zituen eta hiriburua Clermont-Ferranden dago.

Bestela, Erdialdeko Mendigunea eskualde honetan zabaltzen da.

Geografia aldatu

 
Auverniaren mapa

Orografia aldatu

Massif Centralaren erdian, era askotako erliebeak ageri dira Auvernia zaharrean: mendi altuago (Velay, Mezenc, Gerbier; Cantal, Dore) nahiz baxuagoen (Limagne, Bourbonnais) tartean haran hertsiak eta ordokiak. Miozenoan izandako erupzio bolkaniko indartsuek egituraturiko lurralde nahiko higatua da. Jatorri bolkanikoko aintzirak daude: (Aydat, Chambon, Pavin).

Klima aldatu

Atlantiko eta kontinentalaren artekoa, orografiaren araberako klima da nagusi Auvernia lurraldean. Limagne idorraren ondoan (500–700 mm), Auvernia eta Forez aldeko mendialdeetako klima euritsuagoa da (1000–1500 mm). 700 m-ko altueratik gora, negu gogorra izan ohi da.

Mugakideak aldatu

Iparraldean Erdialdea eta Borgoina, hegoaldean Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon, ekialdean Rhône-Alpeak eta mendebaldean Limousin eskualde mugakideak ditu gaur egun.

Departamenduak aldatu

Udalerri nagusiak aldatu

Esan bezala, Clermont-Ferrand (138.992 biztanle 2006an) Auverniako hiriburua eta hiri nagusia da. Halaber, eskualdeko beste prefekturak Aurillac (29.477 bz.), Moulins (20.599 bz.) eta Le Puy-en-Velay (19.321 bz) dira. Azkenik, beste udalerri aipagarrien artean Vichy (26.555 bz) dugu.

Biztanleria eta ekonomia aldatu

 
Auverniako emakume baten jantzi tradizionala

Emigrazio lurraldea, XX. mendean biztanleriaren % 15-20 galdu du Auverniak (1.558.000 biztanle. 1886an, 1.247.000 1927an), Clermont-Ferrand bezalako hiria neurri handian handitu den arren (37.000 biztanle. 1872an, 112.000 1927an). Ordokiak jendetsu izanagatik, mendialdeko biztanleria izugarri murriztu da (1954tik aurrera, % 4 gutxiago urtero). Nekazaritza tradizionalak etengabeko krisia izan du, ustiakuntza modernoak bideratu diren arte. Nekazaritza eta abeltzaintzako langileria % 26,4 da (% 42 1954an). Industrian % 26,3: burdingintza eta industria tradizionalak (ehun, jantzi, larrukiak) atzera ari diren neurrian, mekanika eta elektrizitate, automobilak eta hegazkingintza garatu dira azkenaldi honetan. Zerbitzuak (% 37,1), turismoak eta merkataritzak osatzen dituzte nagusiki. Michelinek lehen mailako industria hiria bihurtu du Clermont-Ferrand.

Historia aldatu

Auverniar galiarren (Vercingetorix) lurraldea izan zen. Akitaniako lurraldea izan zen IV. mendetik aurrera. Akitaniarren mendeko konderri bihurturik (979), ingelesen mendean egon zen aurrerantzean. 1115etik aurrera, bitan banatu zuten Auvernia: Auverniako Dofinerria eta Auverniako Konderria. Azken hau bitan banatu zen San Luis erregearen garaian: lehena dukerri bihurtu zen 1360an eta Frantziako koroaren esku geratu zen 1531. urtean; bigarrena La Tour d´Auvergne etxekoen mende geratu zen eta 1610. urtean igaro zen Frantziako koroara. Luis XIV.a erregeak Les Grands Jours d´Auvergne auzi-epaia antolatu zuen Clermont hirian (1665-1666), La Fronde delako altxamenduaren ondoren, bertako jaunek erakutsitako tirano portaera epaitzeko.

Hizkuntzak aldatu

Auvernia okzitaniera, franko-provenzera eta, iparralderago, langue d´oil hizkuntzen arteko bidegurutzean aurkitzen da (Clermont-Ferrand hiriko jatorrizko hizkuntza okzitaniera izanik, Montluçon nahiz Vichykoa adibidez frantsesa edo franko-proventzera da. Auvernierak, Auvernian hitz egiten den okzitanierak, okzitanieraren patu berbera izan du: patois bihurturik, frantsesa nagusitu da bazter guztietan.

Auverniar ezagunak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu