Atzapar zuria (Clavulina coralloides) Clavulinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan gabe, nahasmendu gastrointestinalak eragin ditzake. Oso ohikoa udan eta udazkenean.

Atzapar zuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaClavulinaceae
GeneroaClavulina
Espeziea Clavulina coralloides
BasionimoaClavaria coralloides
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapelik ez
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Ramaria coralloides, Clavaria cristata subsp. coralloides, Clavaria holmskjoldii, Clavaria holmskioldii, Clavaria holmskjoldiana, Clavaria alba.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 3 eta 5 cm arteko altuera, zuri garbia edo zurixka, enbor batez eta adarrez osatuta dago, adarren goiko muturrak oilarraren gandorraren itxurako punta meheetan bukatzen dira.

Himenioa: Karpoforoaren adarren azalera osoa estaltzen du.

Hanka: 0,5 - 1 cm-ko diametroa duen enbor batez osatua dago, motza, lodia, haragitsua, eta hortik abiatzen dira bat-batean karpoforoaren adarrak. Batzuetan tonalitate lilak ditu.

Haragia: Zuria, zaila, zapore leuna, amaieran zapore mingotsa. Usain gabea.[2]

Etimologia: Cristata epitetoa latinetik dator, "cristatus" hitzetik, hau da, gandorrez hornituta esan nahi du. Bere itxuragatik

Jangarritasuna

aldatu

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Clavulina cinerea delakoarekin, baina hau grisa da, adar zimurtsuak eta mutur zorrotz eta koskadunak ditu. Bicolor aldaera, Clavulina cristata espezie tipotik bereizten da, adarren behealdea arrosa-arrez tindatuta edukitzeagatik.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean, koniferoen eta hostoerorkorren basoen lurrean multzoetan hazten da. Oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 203 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 560 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 627 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 438 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  6. Clavulina coralloides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu