Atzapar hauskara (Clavulina cinerea) Clavulinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da ohikoa Euskal Herrian eta jangarri kaskarra, gainera purgatzailea izan daiteke, ez jatea hobe.

Atzapar hauskara
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaClavulinaceae
GeneroaClavulina
Espeziea Clavulina cinerea

Deskribapena: aldatu

Karpoforoa: 3 eta 10 cm arteko altura, adar tentez osatua, koral itxurakoa, denek enbor motz batetik jaiotzen dira, zurixka edo okre kolorekoa. Adarretatik sekzio biribil edo laua duten adarrak abiatzen dira, zuzenak, baina batzuetan bihurgunetsuak, era berean eta dikotomikoan adarkatuak, eta adar zilindrikoak koskekin edo puntan bukatzen dira. Adarren gainazala luzetara ildaskatua dago, hauek desberdinak dira eta kolore okre antzekoa dute, gaztetan tindu lila kolorekoekin, eta gero gris-lila koloretik bioleta-grisera doazenak, goiko aldea izan ezik, argiagoa baita, zuri-horixka zikina.

Haragia: Grisaxka, trinkotasun bigunekoa eta zaila. Lizun usaina eta zapore leuna ditu, Cantharellus tubaeformis espeziea gogorarazten duena.[2]

Etimologia. Cinereus epitetoa latinetik dator, "cinereus-a-um" grisaxka edo errauts kolorekoa esan nahi du, bere koloreari erreferentzia eginez.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clavulina amethystina delakoarekin, honek kolore bioleta deigarriak ditu eta haragi hauskorra.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, hostozabalen eta baso mistoen lurretan, batzuetan lurperatutako zur usteletan edo pinaburuetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Errusia, Ipar Amerika, Japonia, Australia, Himalaia, Turkmenistan, Brasil, Argentina, Togo eta Turkia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 559 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 438 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 444 or. ISBN 84-7173-211-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 308 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu