Atondo
Atondo[1] Nafarroa Garaiko kontzejua da, Itza udalerrikoa. Gulibarrekin batu baino lehen, Itza zendeako kontzejua zen. 31 biztanle zituen 2020an.[2].
Atondo | |
---|---|
Euskal Herria | |
Atondo 1964an; Indalecio Ojangurenen argazkia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Itza |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′44″N 1°48′54″W / 42.879°N 1.815°W |
Demografia | |
Biztanleria | 31 (2020) |
Demografia
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
30 | 30 | 32 | 33 | 30 | 31 | 31 | 30 |
Historia
aldatuErromatar garaiko Antoninoren ibilbidean aipatzen den “Alantone” mansio-arekin identifikatu izan da. Alantone Bordeletik Astorgara doan erromatar bidean kokatzen zen, bordeletik etorrita, Iruñeatik aurrerago.
Dagoeneko dokumentatuta dago, vicus eta villa gisa aipatua, eta “Ataondo” grafiaz, 1024ko testuetan. garai hartan (1087), lokatibo moduan agertzen da ere.
Errege-jaurerri gisa aipatzen da 1280. urtean. Orreagako Santa Maria ospitalearen jabetzapean egongo zen, ospitale horrek besterendu egin baitzuen, 1366an, Karlos II.ari Anizlarreako mendien trukean[3]. badirudi Carlos III.a erregeak bere sasiko semea zen Godofreri utzi zizkiola Atondoko mozkinak jasotzeko eskubidea. Blanca erreginak (1441) Inés Claverri esleitu zizkion mozkin horiek Carlos de Mauleonekin ezkontzeko. Gero (1453) Joan Beaumontek erosi zuen Atondoko jaurerria, eta hark trukean eman zion bere anaia zen Luis Beaumont kondestableari.
1802an esaten da Oskiako mendia Albako dukearena zela[4].
Argazki galeria
aldatu-
Atondo 20-10-22
-
Frontoia-Eliza
Erreferentziak
aldatu- ↑ Toponimia: Itza. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
- ↑ Atondo: datos de la entidad. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-7-9).
- ↑ «ATONDO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | ATONDO. (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
Kanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |