Athanasius Kircher

Athanasius Kircher (Geisa, Turungiako Dukerria, 1602ko maiatzaren 2a - Erroma, 1680ko azaroaren 28a) alemaniar jesulaguna eta polimata izan zen. 40 lan inguru idatzi zituen, batez ere erlijio konparatuari, medikuntzari eta geologiari buruzkoak. Ruđer Boškovićekin eta Leonardo da Vincirekin alderatu dute bere ezagutza zabalagatik eta "Ehun artetako maisu" deitu izan zaio. Berrogei urte baino gehiagoz irakatsi zuen Erromatar Eskolan, eta han bitxikerien kabinetea ezarri zuen.

Athanasius Kircher
Athanasius Kircher.jpg
Bizitza
Jaiotza Geisa1602ko maiatzaren 2a
Herrialdea  Aita Santuen Lurraldea
 Germaniako Erromatar Inperio Santua
Heriotza Erroma1680ko azaroaren 28a (78 urte)
Hobiratze lekua Erroma
Hezkuntza
Heziketa Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzak latina
Ikaslea(k) Gaspar Schott (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, matematikaria, egiptologoa, musikologoa, musikaren teorikoa, polimata, asmatzailea, apaiz katolikoa, astronomoa, biologoa, arkeologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, fisikaria, teologoa, geologoa, bolkanologoa, museologoa, musikagilea, historialaria eta naturalista
Enplegatzailea(k) Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Würzburgeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak Turris Babel (en) Itzuli
China Illustrata (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia

Musicbrainz: 5ec83736-6e57-466a-b720-d41d1a19513b Discogs: 1202584 IMSLP: Category:Kircher,_Athanasius Edit the value on Wikidata

Sumendiak eta, gainera, hebrearrak ikasi zituen errabino batekin, ohiko ikasketez gain. 1622an Koloniara ihes egin zuen protestanteengandik. 1622tik 1624ra irakasle izan zen Koblentzan, eta matematika, hebreera eta aramera irakatsi zituen. 1628an apaiztu eta Würzburgeko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Egiptoar hieroglifoei ere interesatzen hasi zitzaien.

1631n argitaratu zuen bere lehen liburua, Ars Magnesia, magnetismoari buruzkoa. 1634an Erroman kokatu zen. Han irakatsi zuen hainbat urtez, harik eta ikerketan jardun ahal izan zuen arte.

Egiptoko hieroglifoak deszifratu zituela uste zuen, bere ondorioak okerrak izan ziren arren. Hizkuntza koptekin izan zuen harremana egokia izan ote zen. Horregatik, batzuek egiptologiaren sortzailetzat jotzen dute.

Sumendiei eta fosilei buruzko ikerketak egin zituen. Mikrobioak ikusi zituen mikroskopioarekin eta mikroorganismoak izurritearen kausa zirela esan zuen. Teknologiaz eta asmakizun mekanikoez ere interesatu zen.

LanakAldatu

  • 1631 Ars Magnesia
  • 1635 Primitiae gnomoniciae catroptricae
  • 1636 Prodromus coptus sive aegyptiacus
  • 1637 Specula Melitensis encyclica, hoc est syntagma novum instrumentorum physico- mathematicorum
  • 1641 Magnes, sive de arte magnetica
  • 1643 Lingua aegyptiaca restituta
  • 1645–1646 Ars Magna Lucis et umbrae in mundo
  • 1650 Obeliscus Pamphilius ;
  • 1650 Musurgia universalis, sive ars magna consoni et dissoni
  • 1652–1655 Œdipus Ægyptiacus
  • 1654 Magnes sive ;
  • 1656 Itinerarium extaticum s. opificium coeleste
  • 1657 Iter extaticum secundum, mundi subterranei prodromus
  • 1658 Scrutinium Physico-Medicum Contagiosae Luis, quae dicitur Pestis
  • 1661 Diatribe de prodigiosis crucibus
  • 1663 Polygraphia nova et universalis ex combinatoria arte directa
  • 1664–1678 Mundus subterraneus, quo universae denique naturae divitiae
  • 1665 Historia Eustachio-Mariana
  • 1665 Arithmologia
  • 1666 Obelisci Aegyptiaci... interpretatio hieroglyphica
  • 1667 China monumentis qua sacris qua profanis, nec non variis naturae et artis spectaculis, aliarumque rerum memorabilium argumentis illustrata
  • 1667 Magneticum naturae regnum sive disceptatio physiologica
  • 1669 Principis Cristiani archetypon politicum
  • 1669 Latium
  • 1669 Ars magna sciendi sive combinatoria
  • 1673 Phonurgia nova, sive conjugium mechanico-physicum artis & natvrae paranympha phonosophia concinnatum
  • 1675 Arca Noe
  • 1676 Sphinx mystagoga
  • 1676 Obelisci Aegyptiaci ;
  • 1679 Musaeum Collegii Romani Societatis Jesu
  • 1679 Turris Babel, Sive Archontologia Qua Primo Priscorum post diluvium hominum vita, mores rerumque gestarum magnitudo, Secundo Turris fabrica civitatumque exstructio, confusio linguarum, & inde gentium transmigrationis, cum principalium inde enatorum idiomatum historia, multiplici eruditione describuntur & explicantur
  • 1679 Tariffa Kircheriana sive mensa Pathagorica expansa
  • 1680 Physiologia Kicheriana experimentalis.

Kanpo estekakAldatu