Atari:Donostia/Nabarmendutako artikulua eta pertsona

Nabarmendutako donostiar artikulua Nabarmendutako donostiarra

Donostiako setioa Espainiako Independentzia Gerra garaian gertatu zen gudua izan zen, 1813ko uztailaren 7 eta irailaren 8 artean hain zuzen ere. Setioa hiriaren arpilatzeaz eta errausteaz amaitu zen.

1813ko ekainaren 21ean Gasteizko guduan garaipena lortu ondoren, Wellingtonen armada mendebaldeko Pirinioetara joan zen Nicolas Soult mariskalaren tropei aurre egiteko. Baina erretagoardian etsairik ez izateko eta baita hornigaiak lortzeko portua izateko, Wellingtonek Donostia setiatzea erabaki zuen.

Orduko Donostiak 9.104 biztanle zituen eta, Gipuzkoa ez bezala, politikoki liberala zen. Hiriko historian frantziar eta gaskoien eragina nabarmena izan zen, izan ere historian gaskoi hizkuntza mintzatu izan da Donostiako kaleetan.

...gehiago irakurri

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa (Antigua, Donostia, Gipuzkoa, 1929ko irailaren 27a - 2012ko urtarrilaren 14a), donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria izan zen. Txillardegi izengoitiaz ezaguna zen arren, Igara, Usako, Harrizkibieta eta Larresoro ezizenak ere erabili izan zituen idazlanetan. Euskera, Euzko-gogoa, Egan, Zutik, Jakin, Tierra Vasca-Eusko Lurra, Herria eta beste aldizkari askotan kolaboratzaile izan zen. Branka aldizkariaren sortzailea. Bat soziolinguistika aldizkariko zuzendaria izan zen, 1992tik 2002ra.

Euskal hizkuntzalaritzaren arloan lan egin zuen batez ere, eta irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian eragin handienetakoa izan zuen. Haren eragina hainbat arlotan nabari da.


...gehiago irakurri