Erik Jaka

esku huskako pilotaria
Jaka
Erik Jaka, 2018an.
Izen osoa: Erik Jaka Soroa
Jaiotza data: 1994ko martxoaren 13a (30 urte)
Jaioterria: Lizartza (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,80 m
Pisua: 77 kg
Debutatze data: 2013ko ekainaren 24a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Erik Jaka Soroa, pilota arloan Jaka deituraz ezaguna (Lizartza, Gipuzkoa, 1994ko martxoaren 13a), esku huskako pilotari profesionala da. Gazte mailan atzelari aritua, geroztik aurrelari aritzen da. Aspe enpresakoa da. Estatistika ofizialek diotenez, 1,80 m luze da, eta 77 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2013ko ekainean jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan.[1][2]

2014ko apirilaren 26an, profesionaletan debutatu eta hamar hilabetera, Beñat Rezusta atzelaria lagun (hura ere debutatu berria), bigarren mailako binakako txapelketa irabazi zuen, Gorka eta Merino I.a 22-4 mendean hartuta; Rezusta izan zen jokalari nabarmenena.[3] 2015ean ere, txapelketa hori bera irabazi zuen, Xabier Tolosa atzelaria lagun, Rico IV.a-Larunbe bikoteari 22-17 gaina hartuta; Jaka nabarmendu zen, partidak hala eskatzen zuelarik erasoan asko arriskatuz eta erremate ikusgarriak eginda.[4] 2016an, bigarren mailako lau eta erdiko txapelketa irabazi zuen, Dariori 22–10 irabazita.

2020an buruz buruko txapelduna izan zen, Jokin Altunari irabazita. [5][6] Urte berean, lau eta erdiko txapeldunordea izan zen.

Kirol lorpenak aldatu

Esku huskako pilotan, hauek ditu lorpen nagusiak:

Profesionaletan aldatu

  • 2020: Lehen mailako Buruz Buruko txapelduna.
  • 2016: bigarren mailako lau eta erdiko txapelduna.
  • 2015: bigarren mailako binakako txapelduna, Xabier Tolosa atzelaria lagun.
  • 2014: bigarren mailako binakako txapelduna, Rezusta atzelaria lagun.

Amateurretan aldatu

  • 2013: Bergara Hiria sariko txapelduna
  • 2009: Elgetako lau eta erdiko torneoko txapelduna

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Jaka y Rezusta, los dos nuevos valores de ASPE», Aspepelota.com, 2013-05-31.
  2. (Gaztelaniaz) Igor G. VICO: «Rezusta, la esperanza zurda de Bergara», Deia, 2013-06-26.
  3. «Jaka-Rezusta, eroso», Berria, 2014-04-27.
  4. (Gaztelaniaz) Igor G. VICO: «Jaka se da un baño», Deia, 2015-04-26.
  5. Eskudero, Jon. «Sinetsi, eta sinetsarazi» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  6. Eskudero, Jon. «Erik Jaka txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).