Ireki menu nagusia
Uther Pendragonen irudia. Egilea: Howard Pyle.

Uther Pendragon (edo Uter Pendragon, Uterpandragón, Uthr, galeseratik Wthyr Bendragon, Uthr Bendragon, Uthyr Pendraeg) errege mitiko bat izan omen zen Britainia aurre-erromanikoan. Artur erregearen aita izan omen zen.

Utherren biografia Geoffrey of Monmouthek egin zuen XII. mendean, Historia Regum Britanniae ("Britaniako erregeen historia"). Errege boteretsu eta herriaren babesle bezala irudikatu zuten. Uthr hitzak Galeseko antzinako hizkuntzan "beldurgarria" esan nahi zuen. Horrexegatik Artur erregeari deitzen zitzaion Artur, Utherren semea. Historia Regum Britanniae idazkian Uther Constantine III.aren semea eta Ambrosius Aurelianusen anaia zen. Uther Morganaren babeslea izan zen. Morgana sorgin bat eta Merlinen ikaslea izan zen. Morgana Utherrekin ezkontzea lortu zuen seme errege bat izateko eta gero, kondairak dio Morganak Uther hil zuela bere semea errege izateko.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.