Ireki menu nagusia
Aintzirako andreak Exkalibur ezpata Artur erregeari eskaintzen dion unea. 1880ko Alfred Kappes ilustratzailearen lana.

Excalibur[1] (bretainieraz: Kaledvoulc'h, kornubieraz: Kalesvol, galesez: Caledfwlch eta irlanderaz: Caladbolg) Artur erregearen kondairazko ezpataren izena da.

IzenaAldatu

Bere izenaren jatorriari buruzko hainbat teoria daude. Onartuenetako batek dioenez latinezko Ex Calce liberatus ("Harritik Askatua") hitzetik eratorria da. Halere, idazki askotan era ezberdinez izendatua izan da eta gaur egungo bere izena hauetako batengandik eratorria izatea litekeena da: Caliburn, Godofredo Monmouthekoaren idazkietan agertzen denez, ziurrenik Chalybs ("Altzairu") izen latindarretik eratorria; Culhwch and Olwen izeneko aintzineko kondaira galestarrean Caledfwlch izenarekin deritzaio, hau era berean aintzineko gaeleraren Caladbolg ("Ezpata Dirdiratsua") izenetik eratorria delarik.

Aintzineko frantseseraz Escalibor eta Excalibor izenetara eratorri zen, azkenik guretzat euskaraz hain ezaguna den Exkalibur izenan amaitu zuelarik.

Exkaliburren eskuratzeaAldatu

 
"Nola Sir Bediverek Exkalibur Ezpata uretara bota zuen", Aubrey Beardsley ilustratzailearen lana (1894).

Artur erregeak kondairazko ezpata honen jabe nola bilakatu zenari buruzko hainbat kontakizun daude. Godofredo Monmouthekoak ezpata Avalonen landua izan zela besterik ez du aipatzen, inongo xehetasun gehiagorik eman gabe.

Arturiar zikloan azaltzen zaigunez, Aintzirako dama edo Andera izeneko lamia edo ninfa batek ezpata Arturri ematen dio. Gaur egun gureganaino ailegatu eta hedatuena den bertsioaren arabera, Arturrek Exkalibur ezpata harri batetik atera ondoren eskuratu zuen, Merlin aztiak ezpata hau aurretik landu zuelarik.

Exkaliburren desagertzeaAldatu

Kontakizun onartuenaren arabera, hilzorian zegoen Arturrek bere zaldunetako bati ezpata aintzira sorgindura jaurtiki dezan agindu zion. Kontakizunaren arabera Girflet, Bedivere, Lantzelot edo Perceval izeneko zaldun honek hasiera batean ez dio agindu honi jaramonik egingo, gero gogo txarrez agindua onartu eta bete egingo du.

Zaldunak ezpata aintzirara jaurtikitzean, esku bate ur azal gainean agertu, ezpata heldu eta ondoren aintziraren sakontasunetan barna desagertu zen.

Esaten denez ezpata Erregearen gorpuarekin bat dago, honen itzulera den egunaren zain.

FilmaAldatu

Ezpata honek John Boorman zuzendariak 1981an Artur Erregeari buruz eginiriko Excalibur filmari izenburua ematen dio. Beste hainbat filmetan ere ezpata honen izena aipatzen da, adibidez, Steve Barron zuzendariaren 1998ko Merlin filma.

ErreferentziakAldatu