Ireki menu nagusia

Arrate Irratia Eibarko (Gipuzkoa) Arrate auzotik emititzen duen euskara hutsezko irrati katea da.

HistoriaAldatu

1959ko abenduaren 23an sortu zuen Arrate Irratia Pedro Gorostidi abadeak. Bere helburua inguruko euskaldunen berri ematea izan da, euskarazko informazioari eta musikari leku zabala eginez.

1964ean gobernuak itxi egin zuen, salaketa politikoak zirela eta. 1978an lortu zuten berriz irekitzea, inguruko herrietako euskaltzaleak bazkide bihurtuta.

ProgramazioaAldatu

Arrate Irratiak inguruko herrien berri ematen du gehienbat. Eliza katolikoak sortutako irrati katea denez, egunero eskaintzen dute meza, goizeko bederatzietan, eta arrosarioa, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Ezagunak dira, halaber, zorion agurren tartea, hainbat lekutako musika (euskal musika tradizionala, mexikarra, klasikoa...) eta herrietako albistegiak (Eibar, Ermua, Mallabia, Markina-Xemein, Bergara, Soraluze, Deba, Mutriku, Urola Kosta, Zaldibar, Elgoibar...). Albiste orokorragoak eskaintzeko, Euskadi Irratiarekin egiten du bat.

HedapenaAldatu

Gipuzkoa erdi eta mendebaldean eta Bizkaiko ekialdean entzuten da. Horrez gain, Internetean streaming bidez ere entzun daiteke mundu osoan zehar.

Kanpo loturakAldatu