Aromia moschata
Aromia moschata Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian, Afrika iparraldean eta Asian bizi da, Iberiar penintsulatik hasi eta Japoniaraino. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Aromia moschata | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Generoa | Aromia |
Espeziea | Aromia moschata Linnaeus, 1758 |
Deskribapena
aldatuTamaina ertaineko kakalardoa da, 15-35 mm arteko luzera hartzen baitu[2]. Antena oso luzeak ditu, gorputza baino luzeagoak arren kasuan eta gorputzaren bestekoak emeetan. Kobre-berde koloreko iridiszentzia metalikoa du. Iberiar penintsulako kakalardoen pronotoa gorrixkagoa izaten da. Usain gozo berezia jariatzen du, hortik moschata izena[3].
Habitata
aldatuSahastietan eta makal basoetan aurkitzen da gehien bat, beldarrak hartaz elikatzen baitira.
Bizi zikloa
aldatuEmeak arrautzak sahats edo makalaren enborreko azalean jartzen ditu eta beldarrak hartaz elikatzen dira galeriak osatuz. Hildako adarren zurez elikatzen dira gehien bat[3]. Bigarren edo hirugarren urteko udaberrian pupatu eta ekaina eta abuztua artean ikusten dira helduak. Helduak izerdi landuaz elikatzen dira[2].
Iruditegia
aldatu-
Kakalardo eldua eskuan, tamaina ikusteko.
-
Heldua hegoak aterata.
-
Aromia moschata-ren beldarra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b «Aromia moschata - 8457» www.asturnatura.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- ↑ a b «Aromia moschata | Agrológica» www.agrologica.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).