Ireki menu nagusia

Arnold Hauser (Timişoara, 1892ko maiatzaren 8a - Budapest, 1978ko urtarrilaren 28a) hungariar arte-historialaria izan zen. Filosofia-ikasketak Budapesten egin zituen, eta Karl Mannheim, György Lukács eta beste zenbaitek osaturiko taldean sartu zen. 1921ean hasi zen, Berlinen, artearen jatorri soziala, haren obra osoaren gunea izango zena, aztertzen. 1924an, Vienara joan zen eta han, Max Dvořákekin batera, Vienako Eskola sortu zuen, ikerketa historiko-artistikoa helburu zuen talde ospetsua. Naziek Austria hartu zutenean, Ingalaterrara alde egin behar izan zuen, eta han ondu zuen bere ikerketa-lanaren zatirik handiena.

Arnold Hauser
ARNOLD HAUSER .jpg
Bizitza
Jaiotza Timișoara1892ko maiatzaren 8a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Budapest1978ko urtarrilaren 28a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak Hungariera
Jarduerak
Jarduerak arte-historialaria, soziologoa eta filosofoa
Enplegatzailea(k) Ohio Unibertsitatea
Leedsko Unibertsitatea
Brandeis University Itzuli
Neue Literatur Itzuli
Kidetza Hungariako Zientzien Akademia

Bere obra nagusian, Literaturaren eta artearen historia soziala (1957), Hauserrek Mendebaldeko kulturetan garatu diren arte-estiloen jatorria aldaketa sozialen arabera aztertzen du. Haren lanetako batzuk: Artearen historiarako sarrera (1961), Manierismoa (1965), Artearen soziologia (1975).

ErreferentziakAldatu