Armeniar Eliza Katolikoa

Armeniar Eliza Katolikoa (armenieraz: Հայ Կաթողիկե Եկեղեցիtranslit.: Hay Kat’voghike Yekeghets’i; latinez: Ecclesiae Armenorum) Erromatar Eliza Katolikoa osatzen duten hogeita lau sui iuris elizetako bat da, armeniar tradizio liturgikoari jarraitzen diona eta armeniera klasiko hizkuntza liturgiko gisa erabiltzen duena. Ekialdeko Eliza katoliko hau eliza patriarkal gisa antolatuta dago, Ekialdeko Elizetako Kanonen Kodeko IV. tituluak agintzen duen moduan.[1] Ekialdeko Elizetarako Dikasterioaren ikuskaritzapean dago eta Ziliziako armeniarren patriarka-catholicosa du buru. Gaur egun, Beiruten dago bere egoitza nagusia.[2]

Armeniar Eliza Katolikoa
Datuak
MotaEkialdeko Eliza katolikoak eta Catholic particular church sui iuris (en) Itzuli
Jarduera
Honen parteErromatar Eliza Katolikoa eta Ekialdeko Kristautasuna
Agintea
LehendakariaRaphaël François Minassian (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1742ko azaroaren 26a
Sortzailea
webgune ofiziala

Historikoki armeniar katolikoak Armeniako Eliza Apostolikoaren baitan sortu ziren. Ziliziako armeniarren patriarkatuaren berezko lurraldea Ekialde Hurbilean dago, baina hortik kanpo Egoitza Santuaren mende dauden barruti armeniarrak daude, baita parrokiak eta hainbat herrialdetan sakabanatutako komunitateak ere, apezpiku latindarren jurisdikziopean.

Erreferentziak aldatu

  1. Ekialdeko Elizetako Kanonen Kodea, can. 55-150 (Latinez)
  2. (Ingelesez) Chow, Gabriel. (2023-01-27). «Armenian Patriarchal See of Cilicia» GCatholic.org.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.