Armenieraren transliterazioa

Armeniako alfabetoren transliterazioa alfabeto latindarrera zenbait metodo eta estandarren arabera, da posible :

  • Hübschmann-Meillet erromanizazioa
  • ISO 9985
  • BGN/PCGN erromanizazioa
  • ALA-LC Erromanizazioa
Armenierazko bide-seinalea, erromanizatutako izenarekin. Kasu honetan, euskarazko transliterazio gomendatua horrelaxe da, ingelesezko ohikoa bezalaxe.

Baina hauetarik batere ez du Armeniako estatuak ofizialtzat eman.

Xehetasun dialektalakAldatu

Armenierak eta bere berezko alfabetoak historia luzea dute, eta erabilpen desberdintasunak ere badaude armeniera liturgikoan, mendebaldeko armenieran eta ekialdeko armenieran. Esate baterako Բ eta Գ letrak berdin idazten dira mendebalde zein ekialdean, baina desberdin ahoskatzen beren izenek adierazten duiten bezala: Ben/Pen eta Gim/Kim.

Armeniako estatu independentean, 21. mendean, ekialdeko armeniera erabiltzen denez, eta erromanizazio sisteme desberdinek horretan oinarrituta daudenez, ekialdeko armenieraren ahoskerak dira hobetsiak transliterazio modu ohikoenetan, adibidez ingelesezkoan. Euskaraz ere, eredu horri jarraitu dio Euskaltzaindiak, ekialdeko erako transliterazio sinplifikatu bat proposatuz[1].

Euskararako transliterazio taulaAldatu

2011. urtean proposatu eta onartu zuen honako taula Euskaltzaindiak:

Larri Xehe izena Euskara ISO 9985 Ingelesa
Ա ա Aib a a a
Բ բ Ben b b b
Գ գ Gim g g g
Դ դ Da d d d
Ե ե Jetx e/je[2] e/ye e/ye
Զ զ Za z z z
Է է E e ē e
Ը ը Et e ë e
Թ թ To t t῾ t
Ժ ժ Zhe zh ž zh
Ի ի Ini i i i
Լ լ Liun l l l
Խ խ Khe kh x kh
Ծ ծ Tsa ts ç ts
Կ կ Ken k k k
Հ հ Ho h h h
Ձ ձ Dza dz j dz
Ղ ղ Ghat gh ġ gh
Ճ ճ Txe tx č̣ ch
Մ մ Men m m m
Յ յ Ji i/j[2] y y
Ն ն Nu n n n
Շ շ Xa x š sh
Ո ո Vo o/vo[3] o o/vo
Չ չ Txa tx č ch
Պ պ Pe p p p
Ջ ջ Je j ǰ j
Ռ ռ Ra r r
Ս ս Se s s s
Վ վ Vev v v v
Տ տ Tiun t t t
Ր ր Re r r r
Ց ց Tso ts c’ ts
Ւ ւ Hin _[4] w
Փ փ Piur p p῾ p
Ք ք Ke k k῾ k
Օ օ O o ò o
Ֆ ֆ Fe f f f

Digrafoak[4]

Larri Xehe Euskara ISO 9985 Ingelesa
ՈՒ ու u ow u
ԵՎ / Եվ և ev/jev[2] ew ev/yev

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2011). (PDF) Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  2. a b c J-rekin hitz hasieran
  3. Hitz hasieran, Vo
  4. a b letra hau ez da erabiltzen egungo [ekialdeko] armenieran, baina digrafo batzuetan ager liteke.

Kanpo estekakAldatu