Aritz Galarraga

irakasle eta literatur kritikari euskalduna

Aritz Galarraga Lopetegi (Hondarribia, 1980ko irailaren 21a) unibertsitateko irakaslea, editorea eta euskal idazlea da.[1]

Aritz Galarraga
Bizitza
JaiotzaHondarribia1980ko irailaren 21a (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakeuskara
katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkritikaria, unibertsitateko irakaslea eta zutabegilea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Euskal Herriko Unibertsitatea

Twitter: aritzgalarraga Literaturaren Zubitegia: 1051 Edit the value on Wikidata

Literaturan doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean (UPPA). Literatura kritika ugari idatzi ditu euskaraz, eta lanak itzuli ere bai.[2] Zutabegilea eta ohiko kolaboratzailea da euskarazko prentsan: Argia, Berria, Deia eta Erlea-n agertu izan dira bere testuak, besteak beste.[3]

Irakasle izan da UABn, Bartzelonako Uniberstitatean (UB) eta Euskal Herriko Unibertsitatean.

Gaur egunean Euskal Filologia alorreko irakasle da Madrilgo Complutense Unibertsitatean (UCM).[4]

Argitalpenak aldatu

Bere idatzien bildumak:

  • Estralanak (Booktegi, 2017), artikulu bilduma.
  • Posteritatea (Booktegi, 2020), literatura kritiken bilduma.
  • Gogoan dut (Pamiela, 2021), oroitzapen bilduma[5].
  • Humanitatearen une gorenak (Alberdania, 2022), saiakera literarioa[6].


Editore edo bilduma-egile gisa:

  • Kaleidoskopioa, Joxe Mari Iturralde (Pamiela, 2012), Iturralderen artikuluen bilduma.
  • Hobe kontatzen ez badidazu (Pasazaite, 2014), ipuin katalan garaikideen antologia.
  • Gabriel Ferrater poeta katalanaren antologia (Susa, 2015).
  • Klasiko bitxi, arront klasiko Joxemiel Bidador (Pamiela, 2016), Bidadorren artikuluen bilduma.

Erreferentziak aldatu

  1. Elustondo, Miel Anjel. «Aritz Galarraga, irakaslea: "Ez nuen Euskal Herri txiki batean bizi nahi Bartzelonan"» Argia 2016-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  2. (Gaztelaniaz) «Espriuren sei poema euskaratu ditu Aritz Galarragak eta 'Armiarma'-n daude» El Diario Vasco 2013-07-12 (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  3. «Aritz Galarraga — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  4. «UCM - Lingüística, Estudios Árabes, Hebreos, Vascos y de Asia Oriental» www.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  5. «Upaingoa euskaraz: Gogoan dut» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  6. «Humanitatearen une gorenak» Alberdania Argitaletxea (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).

Kanpo estekak aldatu