Arantzazu Loidi

Aretxabaletako bertsolaria

Arantzazu Loidi Garitano (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1967) gipuzkoar bertsolaria da. Plazetan parte hartu zuen aurrenekotako emakumezko bertsolaria izan zen[1]. Ikasketaz kazetaria eta itzultzailea da[2].

Arantzazu Loidi

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Biografia aldatu

 
Lehen bertso eskoletako ikasleak Manuel Olaizola 'Uztapide' bertsolariarekin, 1983ko maiatzaren 14an. Arantzazu Loidi maisu zaharraren atzean.

Arantzazu Loidik etxetik jaso zuen bertsotarako zaletasuna eta Almen ikastolaren bueltan sortu zen bertso eskolan hasi zen kantatzen, 13 urte zituela[3]. 1980an bertan izan zuen aurreneko plaza Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan eta 1985ean txapelduna izan zen Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatu zen finalean[3][4]. Herriz herri saioak egiten aritu zen garai hartan Almen bertso eskolako beste kideekin batera, Felix Iñurrategirekin, Jon Sarasuarekin eta Aitor Sarasuarekin esate baterako[5]. Kristina Mardarasen ondoren Arantzazu Loidi izan zen plazetan aritu zen aurrenekotako emakumezko bertsolaria[1][6]; hurrengo urteetan emakumezko bertsolari berriak agertu ziren. 1991n Gipuzkoako Txapelketan hartu zuen parte. Bertsolaritza munduan gai-jartzaile eta epaile lanetan ere ibili izan da[2].

Bertsolaritza lorpena aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b SLU, Herritar Berri. (2016-07-14). ««BEREN PASIOA TRANSMITITU NAHI ZIGUTEN HIRU ‘AITA’ ZIREN»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  2. a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arantzazu Loidi - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  3. a b «Arantzazu Loidi: Bertsolari Gazte Bat; Gazte Bat Bertsolari» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  4. «El 25 de mayo de 1985 Arantzazu Loidi fue la vencedora en el "Eskolarteko Bertsolari Txapelketa" / El 27 de mayo de 1985 se fundó la Sociedad Vasca de Medicina del Trabajo / 1901eko maiatzaren 28an Justo Maria Mokoroa Mujika Tolosan jaio zen - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  5. SLU, Herritar Berri. (2016-07-14). ««BEREN PASIOA TRANSMITITU NAHI ZIGUTEN HIRU ‘AITA’ ZIREN»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  6. «Txapela erantzi eta zapia jarri ahal izateko bidea aztertzen - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).

Kanpo estekak aldatu