ALMEN gaur egun Arizmendi ikastola osatzen duten eskoletako baten izena izan zen 1999 arte. Bere siglek, gaztelaniaz, Asociación Leniz Mancomunidad de Enseñanza esan nahi dute.

Sorrera aldatu

Eskola hau, 1966. urtean sortua izan zen, garai hartan, Marianisten Eskola izena zuelarik. Gainera, eskola hau, egungoa baino beherago zegoen, gaur egun, Mendigoia Hotela dagoen toki inguruan, eta handik, zuhaitz arteko bidexka bat dagoen tokiraino hedatzen zen.

Egungo eraikina aldatu

Egungo eraikina, 1980ko hamarkadaren eta 1990eko hamarkadaren artean eraikia izan zen, une horretan, ALMEN izena hartu zuelarik. Ondoren, beste aldaketa batzuk egin zitzaizkion, gaur egun ikus daitekeen bezala geratu zen arte.

Arizmendi ikastola aldatu

1999an, Arrasateko San Frantzisko Xabier, Umezaintza eta San Viatorrekin batera, Arizmendi ikastola sortu zuen.

2005eko Kilometroak aldatu

2005eko Kilometroetako geltokietako bat, ALMENen eraikinean egon zen, hain zuzen ere.

Kanpo estekak aldatu