Aquilino Ametzua Jauregi (Azpeitia, 1847ko urtarrilaren 4a - Donostia, 1912ko urriaren 20a) gipuzkoar organogilea izan zen. Iberiar penintsulan organo erromantikoa sartu eta bere garaiko organogilerik ospetsuena izan zen.

Aquilino Ametzua
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAquilino Amezua y Jaúregui
JaiotzaAzpeitia1847ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1912ko urriaren 20a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakorganogilea

Gaztetan ikasi zuen lanbidea, Juan Ametzua aitaren tailerrean eta Diego, Juan Prudencio eta José Hermenegildo anaiekin batera. Baina teknika berriak ikasteko asmotan, Parisko Stolz etxean, Blondell etxean, Ingalaterran, Suitzan eta Alemaniako Welte etxean izan zen.

Valentzian eta Bartzelonan tailerrak sortu ondoren, jaioterrira itzuli zen. Bertan lan handiak egin zituen: Sevillako katedraleko organoa,[1] 1888ko Bartzelonako Nazioarteko Erakustazokarena, Valladolideko katedralekoa, Oviedoko katedralekoa edota Zegamako San Martin Toursekoaren elizarena[2]

Erreferentziak aldatu

  1. José Enrique Ayarra: Historia de los grandes órganos de coro de la Catedral de Sevilla
  2. La organería española (1882 - 1940). Aquilino Amezua y Jaúregui


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.