Apotzaga-Etxebarri
Aretxabaletako auzoa
Apotzaga-Etxebarri Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 16 biztanle zituen eta 2016an ordea 15.
Apotzaga-Etxeberri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Salluente baseliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Aretxabaleta |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′49″N 2°31′25″W / 43.03028°N 2.52361°W |
Garaiera | 400 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 18 (2022) |
10 baserrik osatzen dute auzoa. Mugakideei dagokienez, ekialdean eta hegoaldean herrigunea, mendebaldean Apotzaga (Eskoriatza) eta iparraldean Galartza (Aretxabaleta) eta Izurieta ditu.
Aspaldiko usadioari jarraituz, herritarrak elikagaiak bedeinkatzera joaten dira elizara San Blas egunean, otsailaren 3an.
Salluente
aldatuSalluente edo San Lorenzo baseliza arkitektura ondare nabarmena da. Gaur egungo eraikina XVII. mendekoa da, eta antzina herriko parrokia izan zen. Urrutiko herrietako elizkoiak ere sarritan bisitan joaten ziren.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2016 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
25 | 22 | 18 | 19 | 19 | 16 | 18 | 16 | 15 |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |