Apotzaga Eskoriatza udalerri gipuzkoarraren zazpi elizateetako bat da. Hirigunetik bi kilometro eta erdira dago, iparralderantz.

Apotzaga
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°01′48″N 2°31′28″W / 43.03°N 2.5244°W / 43.03; -2.5244
Garaiera407 metro
Demografia

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 61 biztanle ditu.

Mugakideak aldatu

Iparraldean Gellao, Untzilla (Aramaio) eta Apotzaga-Etxebarri (Aretxabaleta), hegoaldean Eskoriatzako herrigunea, ekialdean Aretxabaletako herrigunea eta mendebaldean Aramaioko udalerria mugakide ditu.

Demografia eta biztanleria aldatu

Apotzagako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
61 59 59 65 62 64 63 61

Jaiak aldatu

Auzoko jaiak irailaren 29an, San Migelak, ospatzen dira.

Interesguneak aldatu

  • Apotzagako hilerria: Kanposantu zirkular interesgarria da. Mondragoeko Iramendi baserrian jaiotako On Anastasio Otaduy apaizak 1960ko hamarkadan sortua eta EAEko monumentu historiko artistikoa izendatua.
  • San Migel Parrokia, aztarna arkitektoniko erromaniko eta gotikoak dituena.
  • San Bernabe baseliza.
  • Interes handiko baserriak: Gaztañadui, Txarroalde, Arroaga, Arane Goikoa eta batik bat Okarantza.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa