Apollo 16, AS-511 izen teknikoa hartu zuena, Apollo programaren hamaseigarren bidaia izan zen.

Apollo 16
Historia
AurrekoaApollo 15
HurrengoaApollo 17
Surface exploration
Docking and berthing of spacecraft1972ko apirilaren 16a - 1972ko apirilaren 20a
Orbital activity1972ko apirilaren 19a - 1972ko apirilaren 25a
Ilargiratzea1972ko apirilaren 21a - 1972ko apirilaren 24a
Docking and berthing of spacecraft1972ko apirilaren 24a - 1972ko apirilaren 24a
Espazio jaurtiketa 1972ko apirilaren 16a
Splashdown 1972ko apirilaren 27a
KudeatzaileaNASA
Honen parteApollo programa
Masa52.759,1 kg eta 5.440,8 kg

Ilargirako bidea hartu zuen bosgarren misio tripulatua 1972ko apirilaren 16an jaurti zen, Saturn 5 jaurtitzailea erabilita. Ilargiko 8,6ºH 15,5ºE koordenatuetan kokatu zen. Tripulazioa John W. Young komandanteak, Ken Mattinglyk eta Charles Dukek osatzen zuten. Ilargiratze moduluak "Orión" izena hartu zuen. Cayley izeneko lautadetan egon ziren, Apollo 11ren Lasaitasunaren Itsasotik 240 kilometro hego-mendebaldera. Ilargian eman zuten denboran hiru esplorazio periodo egin zituzten: 7 ordu eta 11 minutuko EVA-1, 7 ordu eta 23 minutuko EVA-2 eta bost ordu eta 40 minutuko EVA-3a. Hiru esplorazio horietan rover-arekin ilargiko materialaren muestrak hartu ziren, guztira 98kg hartuta. Bestalde, ALSEP izeneko estazio zientifikoa eraiki zuten eta mota askotako argazki kamerak erabilita - ultramore kamerak, kamera panoramikoak, kartografia kamerak - 14.000 argazki inguru atera ziren.

Youngek nahigabe apurtu zuen kable baten ondorioz, ezin izan zen Ilargiaren tenperatura eta fluxu termikoa neurtuko zuen esperimentua egin. Halaber, froga sismikoak egiteko morteroak 19 aldiz tirokatu zuen baina LEM izeneko igotze moduluak ezin izan zuen Ilargian inpakturik egin. Astronautak Ilargian ziharduten bitartean, Ken. Mattinglyk "Casper" izeneko modulu mandua gidatu zuen. Horrez gain, Mattinglyk kamera kartografikoekin argazkiak ateratzeaz arduratu zen. Apollo 16a 3 egun, 9 ordu eta 39 minutu eman zituen espazioan, eta, Lurrera bueltatu baino lehen, azpisatelite txiki bat jarri zuten orbitan argazkiak atera zezan. Subsatelite hura Mattinglyk jaso zuen ordu bat eta 24 minutu iraun zuen espazio irteera batean. Espazio-ontzia Ozeano Barean itsasoratu zen 1972ko apirilaren 27an. Bidaiak 265 ordu, 51 minutu eta 5 segundo iraun zuen, orbitari 64 buelta eman ondoren eta "Ticonderoga" hegazki-ontziak jaso zuela.

Kanpo estekak

aldatu