Apolline Traoré (Uagadugú, Burkina Faso, 1976a) Burkina Fasoko zinemagilea da.[1][2] Kounandi (2004), Frontières (2017) eta The Price of Ignorance (2000) filmengatik ezaguna.

Apolline Traoré

Bizitza
JaiotzaUagadugu, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Burkina Faso
Hezkuntza
HeziketaNew York Film Academy (en) Itzuli
Emerson College (en) Itzuli
(1994 - 1998) Artean graduatu
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinemagilea, telebista zuzendaria eta film-zuzendaria

IMDB: nm1033205 Allocine: 644660
Twitter: apollinetraore LinkedIn: apolline-traore-a5007ba0 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Traoré Uagadugun jaio zen. Bere aita diplomatikoa izan zen eta, beraz, munduko leku ezberdinetara bidaiatu ahal izan zuen. Bere familiarekin Estatu Batuetara bizitzera joan zen hamazazpi urte zituenean eta, orduan, ikasketak hasi zituen Boston-eko Emerson Collegen.

2000ko hamarkadan hainbat film labur zuzendu zituen. Horien artean The Price of Ignorance 2000n (Bostoneko bortxaketa baten biktimari buruzkoa) eta Kounandi 2003an, 2004ko Torontoko Nazioarteko Zinemaldirako hautatua izan zena. 2004an bere film luze propioa ekoitzi zuen, Sous la clarté de la lune.

Apolline Traoré Burkina Fasora buletatu zen 2005ean eta Idrissa Ouédraogo zinemagilearekin lan egiten hasi zen. 2008an Le testament telesaila zuzendu zuen. Ezaguna egin zuten film luzeak Moi Zaphira (2013)[3] eta Frontières (2017) izan ziren. Azken honek bi zari irabazi zituen 2017ko otsailean Ugaduguko Zinema eta Telebista Jaialdi Panafrikarrean.[4]

Filmografia aldatu

  • The Price of Ignorance (2000)
  • Monia et Rama (2002)
  • Kounandi (2003)
  • Sous la clarté de la lune (2004)
  • Le testament (2008)
  • Moi Zaphira (2013)
  • Frontières (2017)
  • Desrances (2019)

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Brière, Jean-François. (2008-01-01). Dictionnaire des cinéastes africains de long métrage. KARTHALA Editions ISBN 978-2-8111-4250-6. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  2. (Frantsesez) Malagardis, Maria. «Quatuor complice aux «Frontières»» Libération (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. (Frantsesez) ««Moi Zaphira», Bravo Apolline Traoré !» RFI 2013-02-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  4. (Frantsesez) «« Frontières » : mélodrame et libre circulation des biens» Le Monde.fr 2018-05-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Kanpo estekak aldatu