Antzorizko Santa Katalina baseliza

Antzorizko Santa Katalina baseliza XV. mendeko tenplu katolikoa da, Lekeitioko izen bereko lurmuturrean dagoena.[1]

Antzorizko Santa Katalina baseliza
Santa-Catalina-Antzoriz-2.jpg
Antzorizko Santa Katalina baseliza (Lekeitio).
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLekeitio
Koordenatuak43°22′35″N 2°30′36″W / 43.3765°N 2.5099°W / 43.3765; -2.509943°22′35″N 2°30′36″W / 43.3765°N 2.5099°W / 43.3765; -2.5099
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXV. mendea
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura

KokapenaAldatu

Santa Katalina baseliza Antzoriz lurmuturrean kokatua dago. Bertara ailegatzeko, Lekeitioko herrian Santa Katalina etorbidea hartu behar da; 1,5 kilometrotako bidea egin ostean baseliza aurkituko dugu, herritik kanpo, muino baten tontorrean. Muino berean, itsaslabarretan, Lekeitioko itsasargia eta Antzorizko kobak daude (Santa Katalina aztarnategi arkeologikoarekin).[2]

DeskribapenaAldatu

Baselizaren oina 17,30 x 12,20 metrotako laukizuzena da. Hormak harlangaitzezkoak dira, harlanduzko kantoiekin. Gaur egun ez du estalkirik, baina lehen bi isurkikoa izan zen. HE aldean, ezkerraldean, harlanduzko ezpataina du, bao bakarrekoa, kanpai barik. Ate bi ditu: bata HE aldean, ateburu zuzenekoa, gainean irudi batendako hobiarekin; bestea HM aldean, puntadun arku formaduna. Ojiba-leiho erdibitua du HM aldean, eta gezileiho bat IM aldean.[3]

 
Antzorizko Santa Katalina bidea (Lekeitio). 1493ko hilketa gogoratzen duen gurutzea.

HistoriaAldatu

Ez da ezaguna zehazki baseliza noiz eraiki zen. Halere, zenbait albiste solte ezagutzen dira:[3]

  • Bertan XIII. mendeko harrizko Kristo bat gurtzen zen, gaur egunean Bizkaiko Eleiz Museoan gordetzen dena.[4]
  • 1489an, Inocencio III aitasantuak bulda baten bitartez Martin Abaroa kapilau izendatu zuen; 1490ean, hau hil zenean, Nicolas Abad de Arrietak ordezkatu zuen.1493an, bertan bizi zen abade bat erahila izan zen. Antzorizetik herrira zihoala, bidean pertsona batzuek atera zitzaizkion, eta azkonaz eta geziz hil zuten. Hiltzailea atxilotua izan zen baina ihes egin zuen, eta errebeldian tatarrez eramana, urkatua eta zatitua izatera kondenatu zuten.[5] Itxuraz, zerga-bilketaren inguruko desadostasunek eragindako erasoa izan zen. Gaur egunean bide bazterrean ikus daitekeen gurutzeak gertakari hau gogoratzen du.[6]
  • 1526ean Lekeitioko Udalari dohaintzan eman zitzaion.+
  • Juan Ramon Iturrizak, bere 1785eko "Historia General de Vizcaya" idazlanean, "Santa Catarina en Anzores" izendatzen du.[7]
  • 1823 inguruan udalak elizari saldu zion.Baselizak kapilaua eta maiordomo administratzailea izan zuen, baita etxebizitza bat ere.

Bertako kontu-liburuetan konponketa gastuak eta baselizak zituen diru iturriak zehazten dira: txakolin, abere eta gari salmentak, besteak beste.[3]

 
Antzoriz lurmuturra (Lekeitio). Santa Katalinako itsasargia eta baseliza.

Gaurko egoeraAldatu

Gaur egunean, Santa Katalina baseliza desakralizatua dago eta ez da kulturako erabiltzen; jabetza Lekeitioko parrokia katolikoarena da. Bertan zegoen Santa Katalinaren irudia Piedadeko baselizan dago.[3]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

  1. «Antzorizko Santa Katalina baseliza» http://www.euskadi.eus/ (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 27a).
  2. BERGANZA GOCHI, Eduardo. ARRIBAS PASTOR, José Luis.. (2014). «La intervención arqueológica en el yacimiento de la cueva de Santa Catalina. Pp:7-24. In. BERGANZA, ARRIBAS et alii. 2014. La Cueva de Santa Catalina (Lekeitio, Bizkaia): La intervención arqueológica. Restos vegetales, animales y humanos.» Kobie Serie BAI (Bilbo) (4).
  3. a b c d «Ermita de Sta. CATALINA de ANTZORIZ» http://www.lekitxo.info/ (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 27a).
  4. «Faro Santa Catalina» http://lekeitzo.blogspot.com.es/ (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 27a).
  5. Txantiloi:Sp Delmas, Juan Eustaquio. (2010-01-29). Descripcion sumaria de la Villa de Lequeitio [Manuscrito copia de Juan E. Delmas. ] (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  6. Francisco, Ocamica y Goitisolo. (1965). La villa de Lequeitio. Ensayo histórico.. Bizkaiko Foru Aldundia.
  7. http://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/1437 289 orrialdea.