Antzinako Gasteizko babes-etxea

Antzinako Gasteizko babes-etxea Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen eraikina da, Gasteizko Alde Zaharran dago.

Antzinako Gasteizko
babes-etxea
Antzinako Gasteizko babes-etxearen ataria.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°51′N 2°40′W / 42.85°N 2.67°W / 42.85; -2.67
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1778
Arkitektura

Aurrekariak aldatu

Lur sail honetan, Sinagoga bat egon zen, juduak kanporatuak izan ziren arte. Ondoren, jesuitek espazioa okupatu zuten 1767a arte, San Prudentzio ikastetxearekin. Urte horretan haiek ere kanporatuak izan ziren, berrespen pragmatikoaren bitartez.[1]

Historia aldatu

Babes-etxea 1777an jarri zen martxan Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen babespean, Valentin Forondaren lidergotzarekin[2] eta Diego de Rojas y Contreras gobernadorearen laguntzarekin.[3] 1778an Karlos III.a Espainiakoaren errege agiriz ireki zen,[2] Txiroentzako Aldundiaren Errege Batzarrak zuzendu zuen. Umezurtzen babes-etxea Martín de Salvatierrari (1525-1604) eskaini zioten.

Bi espazio bereizi zituzten, batetik pobre eta eskaleentzako Pietatearen Etxea eta bestetik, haur abandonatu edo tornuko haurrei bideratutakoa, Ramo de Expósitos delakoa.[4]

1778an hasi zen haurrak jasotzen eta horretarako tornu bat ireki zen horman.[5] Haurrak jaso eta gero, inudeen esku uzten ziren.[2]

1827ko erregistroen arabera, parrokoen gomendioz sartzen ziren pobreak hospizioan. Urte horretan, 300 bat hartu zituen, helduak eta haurrak, eta lo egiteko lekua eskaintzeaz gain, jatekoa eta janztekoa ematen zitzaien ere.[3][6]

1876a arte iraun zuen, hau da, Bigarren Karlistaldiaren amaierarekin batera itxi zen.[4]

XX. mendean Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Sehaska-Etxea sortu zuen, Heraclio Díaz Atauri medikuaren zuzendaritzapean, etxeak 55 haur hartzeko gaitasuna zuen.[2]

Egun adinekoen "San Prudentzio" egoitza dago bertan, eta Gasteizko Hirugarren Adinekoentzako gelak. Helduentzako eskolaren egoitza izatea planteatu bazen ere,[7] Osakidetzaren eskuetara pasako da Alde Zaharreko anbulategia izan dadin.[8]

Eraikina aldatu

Antzinako Hospizioa XVII. medeko eraikuntza da, barrokoa. Eraikinak, Eusko Jaurlaritzak babestutako ondare eraikiaren sailkapen berezia jaso du.[7]

San Bizente De Paul kalera jotzen duen aldea zaharrena da, eta bertan San Prudentzioko kapera dago, garai batean "San Prudentzioko Mintegi" izena izan zuen. Kaperak hargin lan zein harlanduzko aparejua du.[7]

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2013-01-15). «El Hospicio Vitoriano: Ayudando a los necesitados desde 1777» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  2. a b c d «Hospicio de Expósitos de Vitoria - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  3. a b (Gaztelaniaz) arlucea, ana vega pérez de. (2019-03-21). «Así se comía en el antiguo Hospicio de Vitoria» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  4. a b (Gaztelaniaz) LEZAUN, Juan. «El Hospicio de Vitoria y su “Ramo de Expósitos”» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-06).
  5. (Gaztelaniaz) «Las niñas y niños expósitos» EITB 2021-04-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  6. «Sitio web del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - EXPEDIENTE DEL CUIDADO DE NIÑOS EXPOSITOS, 1840» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  7. a b c «Umezurtzen etxe zaharra. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  8. (Gaztelaniaz) Pariza, Sara López de. (2021-07-21). «Vitoria cederá el antiguo hospicio para trasladar allí el centro de salud del Casco Viejo» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).

Kanpo estekak aldatu

Expediente del cuidado de niños expósitos (Gasteizko Udala, 1840)