Antsoain (zendea)
Antsoain[3][a] (Oltzako hizkeraz: Antsuain)[b] Euskal Herriko zendea bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Metropolialdea azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 5,0 kilometrora. Altuera 409 eta 885 metro artekoa da, eta 30,67 km²-ko azalera hartzen du. biztanle zituen.
Antsoain | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Metropolialdea (Iruñerria) | ||
Administrazioa | |||
Entitatea | zendea | ||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Iruñea | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Posta kodea | 31013 31195 | ||
Zendeatarra | antsoaindar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°51′43″N 1°41′15″W / 42.86194111°N 1.68740358°W | ||
Azalera | 30,67 km² | ||
Garaiera | 409-885 metro | ||
Distantzia | 5,0 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | data32 = | ||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 14,35 (2018: ![]() |
Bertako biztanleak antsoaindarrak dira. Herriburua Antsoain herria da.
1991ra arte udalerri independentea izan zen, eta ordutik Antsoain eta Berriozar (bakoitza bere kontzejuz osatua) eta Berriobeiti (gainerako herri guztiak biltzen dituena) udalerrien artean banatuta dago.
Izena
aldatuAntsoain zendea beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Cendea de Ansoáin
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Cendea de Ansoain
Toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]
- Sansoayn (1366)
- Cendea de Sansoain (1533)
- Cendea de Ansoain (1534)
- Cendea de Ansoain (1617)
- Ansoain'go aranea (1926)
- Ansoain (1945)
- Antsoain (1974)
- Antsoain zendea (1990)
- Antsoain zendea (2009)
Etimologia
aldatuZendeak bere herririk populatuena eta hiriburuena den Antsoaindik hartzen du izena.
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuAntsoain zendeako armarriak honako blasoi hau du:[5]
« | Hondo urdin bat eta aurrean urrezko arkume batez osatuta dago, belar berdearen gainean. | » |
Bandera
aldatuAntsoain zendeako banderak zendeako armarria dauka hondo gorri baten gainean. Armarriak kasket bat du gainean.
Geografia
aldatuBanaketa
aldatuHauek dira zendeako herriak:
Historia
aldatuAntsoain zendea agertzen den lehen dokumentua 1427. urtekoa da, Iruñeko merindadeko artxiboetako liburu batean. Erdi Aroko dokumentu gehienetan, Antsoain Santsoain gisa ageri da.
1515. urtean Gaztelak Nafarroa konkistatzean, Antsoainek bere estatus administratiboa gorde zuen, udalerri bihurtuz. Garai batean, honako kontzeju hauek osatzen zuten zendea, Antsoain, Aizoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Berriozar, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza.
1966. urtearen inguruan, auzo berriaren eraikuntza hasi zen Iruñetik gertu zegoen Antsoain udalerriaren hegoaldeko gune lau batean. Auzo berri hark Txantreako auzoarekin egiten zuen muga. Gaur egun auzo berrian kokatzen dira herriko zerbitzu eta azpiegitura gehienak, udaletxeaz gain.
Iruñeko metropolitar gunetik hurbil egotearen ondorioz, 1965. urteaz geroztik Antsoaingo biztanle kopuruak gora egin du. Landa herria izatetik, industria herria izatera igaro da.
1991n zendea desegin zen, eta horren ondorioz Antsoain, Berriozar eta Berriobeiti udalerriak.
Demografia
aldatuPolitika
aldatuGarraioa
aldatuZendea honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 9 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Antsoain zendea | |||||
|
|
Horrez gain, La Muguiroarra autobus konpainiak, Antsoain, Iruñeko autobus geltokiarekin elkartzen du honako ibilbidea egiten duen autobus linearen bitartez:
- Aldatz - Lekunberri - Irurtzun - Berriobeiti - Iruñea
Kultura
aldatuEuskara
aldatuNafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Antsoain zendea eremu mistokoa da.
Ondarea
aldatuIrudiak
aldatu-
Antsoaingo jauregia
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Antsoain zendea - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Pamplona (II) : Etxarri-Aranatz - Muruzabal. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 9788423501311. PMC 9788423501311. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).