Ireki menu nagusia
Artikulu hau margolari tolosarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lekuona».

Antonio Maria Lekuona Etxaniz (Tolosa, 1831ko urtarrilaren 17a - Ondarroa, 1907ko irailaren 26a) euskal herritar margolari kostunbrista izan zen[1].

Antonio Lekuona
Bizitza
Jaiotza Tolosa1831ko urtarrilaren  17a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Ondarroa1907ko irailaren  26a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Ikaslea(k) Álvaro Alcalá Galiano
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Mugimendua kostunbrismoa
Eskalea, San Telmo Museoan dagoen margolana.

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Kosme Duñabeitiarekin ikasi ondoren, Iruñean eta Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan egin zituen margolaritzako ikasketak. 1850ean Natur Zientzien Museoko marrazkilari postua lortu zuen lehiaketak gainditu ondoren eta 20 urtez izan zen bertako irakasle. Erakusketa garrantzitsu batzuk egin ondoren (Madril, 1856, 1864, 1871; Baiona, 1864) lanpostuari uko egin eta 1872an Bilbon hartu zuen bizilekua. Urtebete geroago Karlos VII.aren margolari izendatu zuten. Bilbon Adolfo Guiard, Manuel Losada, Gustavo de Maeztu edo Paco Durrioren irakaslea izan zen. 1875ean Karlos Borboitarraren zin-egitea Gernikako arbolapean Bizkaiko Jauna legez koadroa pintatu zuen, 1876an Elisabeten jarraitzaileek erre zutena. Reniers margolari flandriarraren kutsua nabari zaie Lekuonaren pinturei. Euskal giroko ikuspegiak pintatu ohi zituen eta euskal herritar margolaritza deituaren aitzindaritzat hartua da.

Lan nabarmenduakAldatu

 
Los astilleros de La Salve.
  • Etcheco Jauna.
  • San Ignacio herido en la heroica defensa del castillo de Pamplona, 1884
  • Retrato de Iparraguirre
  • Entrada de una novicia en el convento de Las Huelgas.
  • Romería en Salbatore.
  • Eskalea

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu