Anticosti Parke Nazionala

Anticosti Parke Nazionala (frantsesez: Parc national d'Anticosti) 572 km2-ko Quebeceko parke nazionala da, Anticosti uhartean dago, iparraldeko kostaren aurrean. 133 bat hegazti-espezie daude, Virginia orein-talde batzuk, eta itsas txakur arrunt ugari, uhartearen lurralde osoan diren haitzulo eta arroila ugariak kontuan hartu gabe.

Anticosti Parke Nazionala
KokalekuaL'Île-d'Anticosti, Kanada
Koordenatuak49°30′00″N 62°50′00″W / 49.5°N 62.8333°W / 49.5; -62.8333
Anticosti Parke Nazionala is located in Kanada
Anticosti Parke Nazionala
Anticosti Parke Nazionala
Anticosti Parke Nazionala (Kanada)
Azalera57.180 ha
Izendapenanational park of Quebec (en) Itzuli
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera1-04-26
Webguneahttp://www.sepaq.com/pq/pan/fr/
Vauréal ur-jauzia.

Aberedia aldatu

24 ugaztun-espezie daude parkean. Bi Cervidae mota bizi dira parkean, altzea (gutxi) eta Virginia oreina (gehiegi). Hauek ere haragijale dira: azeri gorria, hartz beltza, ibaietako igaraba (Lontra canadensis), itsas txakur arrunta, itsas txakur muturbeltza eta itsas txakur grisa.

Parkean bizi diren ugaztun txikiak hauek dira: Amerikako erbia, Kanadako kastorea (Castors canadensis), arratoi musketaduna eta sagu basatia. Parkean hiru saguzar mota ikusten dira: iparraldeko saguzarra, errauts-saguzarra, eta saguzar marroi txikia.

Azkenik, parkeko uretan 9 zetazeo-espezie bizi dira, hau da, mazopa arrunta, izurde albozuria, izurde muturzuria, orka, pilotu-izurde hegaluzea, zere txikia, balea urdina eta zere arrunta.

Leku ezagunak aldatu

  • Baie de la Tourreko kolosoak
  • Chicotte arroila
  • Observation arroila
  • Vauréal ibaiaren ur-jauzia eta arroila
  • Patate haitzuloa
  • Grand-Lac-Salé erreserba ekologikoa
  • Pointe-Heatherreserba ekologikoa
  • Pointe Carleton

Kanpo estekak aldatu