Anthaxia nitidula

kakalardo espeziea

Anthaxia nitidula kakalardo espeziea da, Anthaxiagenerokoa, Buprestidae familiakoa. Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean bizi da, baita Euskal Herrian ere[1].

Anthaxia nitidula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaBuprestidae
GeneroaAnthaxia
Espeziea Anthaxia nitidula
Linnaeus, 1758

Deskribapena aldatu

Kakalardo txikia da, helduek 5-7 mm luzera baino ez dute izaten. Koloreei dagokionez sexu dimorfismoa agertzen dute, arra erabat berdea da eta emeak elitro urdin-berdeak eta pronoto gorrixka ditu. Gorputz luze luzanga dute eta proportzioan burua handia da. Buruaren ertzetan begi handiak dituzte[2].

Habitata aldatu

Intsektu polinizatzaileak dira eta Amygdalus, Crataegus eta Prunus generoko landaretan aurkitzen dira. Beldarrak ere landare horietaz elikatzen dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. «Anthaxia nitidula | UK Beetle Recording» www.coleoptera.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).

Kanpo estekak aldatu