Thomas Nashe (Lowestoft, Suffolk, Ingalaterra, 1567ko azaroa - Londres, Ingalaterra, 1601) ingeles idazlea izan zen.

Thomas Nashe
Thomas Nashe, zurean egindako grabatuan; Thomas Nashe preso ageri da. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLowestoft (en) Itzuli1567ko azaroa
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondresc. 1601 (33/34 urte)
Hezkuntza
HeziketaSaint John's College (Cambridge)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, eleberrigilea eta poeta
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Cutbert Curriknave, Cutbert Curry-Knave, Marphoreus eta Philopolites

IMDB: nm0621602 Musicbrainz: 21d11527-35e2-487c-9552-8cee31bde9df Discogs: 1661406 IMSLP: Category:Nash,_Thomas Find a Grave: 9127482 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Cambridgen egin zituen ikasketak. University Wits taldeko kide izan zen. Talde hori Shakespeareren aitzindari izan ziren Ingalaterrako idazle gazte profesionalen lehenengo belaunaldikoek osatzen zuten. Rabelaisen eragina izan zuen; hala, Nasheren estiloak satira, fantasia, umorea eta lirika nahasten zituen, eta berritzailea izan zen haren garaiko ingeles literaturan.

Eztabaida eta liskar gogorrak izan zituen beste idazle batzuekin, besteak beste, puritanismoa gogor salatu zuelako. Eleberria, saiakera eta antzerkia landu zituen. Idazlan nagusiak: The Anatomie of Absurdity (1589, "Zentzugabearen anatomia"); Christ´s Tears over Jerusalem (1593, "Kristoren malkoak Jerusalemen"); Terrors of the Night (1594, "Gaueko izuak"); The Unfortunate Traveller (1594, "Zorigaiztoko bidaiaria").

Erreferentziak aldatu