Anna Filosofova
Anna Pavlovna Filosofova (errusieraz: Анна Павловна Философова; jaiotzez Anna Pavlovna Diagileva; San Petersburgo, Errusiako Inperioa, 1837ko abuztuaren 17agreg./abuztuaren 5ajul. - ibidem, 1912ko martxoaren 30agreg./martxoarn 17ajul.) errusiar feminista, aktibista eta filantropoa izan zen.
Anna Filosofova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1837ko abuztuaren 5a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | San Petersburgo, 1912ko martxoaren 17a (juliotar egutegia) (74 urte) |
Familia | |
Aita | Pavel Diaghilev |
Ama | Q123150478 |
Ezkontidea(k) | Vladimir Filosofov |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Diaghilev (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta filantropoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi Konstituzionalista Demokrata |
Filosofova familia noble eta aberats batean jaio zen. Vladimir Filosofovekin ezkondu zen gaztetan eta harengandik hartu zuen ezkon-abizena. Biek sei seme-alaba izan zituzten. Hasieran jopuen egoeraz arduratuta, feminista bihurtu zen Maria Trubnikovaren irakurle taldean sartu ondoren, zeinak gaiaren inguruan hezi zuen. Trubnikova eta Nadezhda Stasovarekin batera, Filosofova Errusiako emakumeen mugimenduko lehen buruetako bat izan zen. Hirurei eta haien aliatuei "triunbiratoa" zeritzaien. Emakumeen independentzia kulturala eta ekonomikoa sustatzeko diseinatutako hainbat ongintza-erakunde sortu eta zuzendu zituzten, hala nola, San Petersburgoko Herritarrentzat Ostatu Merkeen eta Beste Onura batzuen Elkartea. Filosofova erakunde horretako presidente izan zen hainbat urtez.
Gerora, triunbirato delakoak gobernuko funtzionarioak emakumeen goi mailako heziketak baimentzea lortu zuen, eta ondorioz Vladimirskii ikastaroak eta Bestuzhev Ikastaroak sortu ziren. Ekinbidean izan zuten etengabeko aurkaritza zela eta, haien lorpenak batzuetan mugatu edota deuseztatu zituzte . Filosofovak eskola misto bat ere sortu zuen bere familiaren lurretan. 1879tik 1881era, Filosofova erbesteratu zuten iraultzailezalea zelakoan. Errusiara itzuli ondoren, errusiar emakumeen aldeko aktibista eta filantropo gisa lanean jarraitu zuen. Trubnikova eta Stasova baino luzeago bizi izan zenez, 1905eko Errusiako Iraultzan parte hartu eta 1908ko Errusiako emakumeen lehen batzarra zuzendu ahal izan zuen, ondoriox ikur feminista itzaltsua bihurtuz. Filosofova 1912an hil zen 74 urte zituela.