Fun with Dick and Jane (2005eko filma)
Fun with Dick and Jane, 2005eko Dean Parisot estatubatuar zinema zuzendariaren komedia film bat da. 1977ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da, biak ere William S. Gray eta Zerna Sharp idazleen Dick and Jane haurrentzako hezkuntza liburuetako pertsonaietan oinarritutak. Jim Carrey, Téa Leoni, Alec Baldwin eta Richard Jenkins aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatu2000. urtea, AEB, Kalifornia. Dick Harper (Jim Carrey) urte luzez latz lan egin ondoren, azkenean Globodyne mega korporazioaren lehendakari orde kargurako igoera lortu du. Aldiz, Jane (Téa Leoni) emazteak bidai agentzia batean lan egiten du. Bia Billy (Aaron Michael Drozin) izeneko semea dute. Baina, bere izendapena gertatu eta hurrengo egunera, eskandalu batek enpresa hondamendira eramango du. Orduan, Dick eta Janek bizi diren luxuzko etxebizitza eta beren auto bikainak nola desagertzen ikusiko dute, bai eta baita adiskideek nola izkin ematen dieten ere.
Aktoreak
aldatu- Jim Carrey: Dick Harper
- Téa Leoni: Jane Harper
- Alec Baldwin: Jack McCallister
- Richard Jenkins: Frank Bascombe
- Angie Harmon: Veronica Cleeman
- John Michael Higgins: Garth
- Richard Burgi: Joe Cleeman
- Carlos Jacott: Oz Peterson
- Stephnie Weir: Debbie Peterson
- David Herman: Angry Caller (ahotsa)
- Aaron Michael Drozin: Billy Harper
- Gloria Garayua: Blanca
- Jason Marsden: Janaridendako langilea
- Clint Howard: INSko agentea
- Pasha D. Lychnikoff: Andrei (krediturik gabe)
- Vincent Curatola: Dicken bizilaguna (krediturik gabe)
- Jeff Garlin (krediturik gabe)
- Crystal the Monkey: Probetarako tximinoa
- Luis Saguar: Héctor
- Timm Sharp: Jacken laguntzailea
- Laurie Metcalf: Phyllis (krediturik gabe)
- James Whitmore: Jostailu dendako segurtasun zaindaria (krediturik gabe)
- Ralph Nader: Bere burua antzeztuz
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)