Angels with Dirty Faces
Angels with Dirty Faces (euskaraz Mutur Zikineko Aingeruak) 1938ko Michael Curtiz hungariar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gangster film bat da. Rowland Brown idazlearen izenburu berdineko Angels With Dirty Faces eleberrian oinarritua dago. James Cagney, Pat O'Brien, The Dead End Kids, Humphrey Bogart, Ann Sheridan eta George Bancroft aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (James Cagney), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Michael Curtiz) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Rowland Brown).
Argumentua
aldatuJerry Connelly (Pat O'Brien/William Tracy) apaizak bere parrokiako haur talde marginatu batek bere haurtzaroko lagun bat (James Cagney/Frankie Burke) buruzagi duen kriminal talde baten eraginez galbidean nola doan etsiturik ikusiko du. Denboraren podeioz, bizitzan bide ezberdinak hartu zituzten bi gizon: bata apaiz egin eta beste gangster bilakatu baitzen.
Aktoreak
aldatu- James Cagney: Rocky Sullivan.
- Pat O'Brien: Aita Jerry Connelly.
- Humphrey Bogart: Jim Frazier.
- Ann Sheridan: Laury Ferguson.
- George Bancroft: Mac Keefer.
- Billy Halop: Soapy.
- Bobby Jordan: Swing.
- Leo Gorcey: Bim.
- Gabriel Dell: Pasty.
- Huntz Hall: Crab.
- Bernard Punsly: Hunky.
- Joe Downing: Steve.
- Edward Pawley: Edwards, polizia.
- Adrian Morris: Blackie.
- Frankie Burke: William 'Rocky' Sullivan, mutikoa.
- William Tracy: Jerome 'Jerry' Connelly, mutikoa.
- Marilyn Knowlden: Laury Ferguson, neskatoa.
Kanpo estekak
aldatu- Angels with Dirty Faces filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Angels with Dirty Faces filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)