Ane Pescador

Errenteriako arraunlaria

Ane Pescador Uralde (Errenteria, 1992ko abuztuaren 2a) euskal arraunlari onenetakoa da, bost aldiz irabazi baitu Kontxako Bandera eta beste bost aldiz Traineruen Liga, denak ere San Juanekin.[1]

Ane Pescador
Bizitza
JaiotzaErrenteria1992ko abuztuaren 2a (31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Ane Pescador (zutik, ezkerretik hasita bigarrena) Kontxako garaipena ospatzen.

Kirol ibilbidea aldatu

Errenteriarra izanik Hibaika Arraun Elkartean hasi zen arraunean eta 2007an Bateleren taldean sartu zen, Pasai Donibanen.[2] Traineru arroxak jokatu beharreko ia guztia irabazi zuen 2014 eta 2018 artea. Bost urte horietan Kontxa eta Liga guztiak, Zarauzko eta Getxoko bandera guztiak eta haibat txapelketa ere irabazi zituen, denetan Ane Pescador arraunean ari zela. 2018ko denboraldia amaitzean desadostasun handiak izan ziren taldeko zuzendaritzarekin eta arraulari gehienek alde egin zuten klubetik, tartean Pescadorrek ere bai.

2019an Hibaikara itzuli zen eta estropada batzuk jokatu zituen ahizparekin batera. 2020an lehiatik kanpora egon ondoren 2021ean Donostiarra taldeak fitxatu du.

Taldeak aldatu

Taldea Urteak
Hibaika 2005-2006
San Juan 2007-2018
Hibaika 2019
Donostiarra 2021
Arraun Lagunak 2022

Palmaresa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Manterola, Aitor. ««Indarra berreskuratzen badut, baliteke itzultzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  2. «SAN JUAN IBERDROLA 2018 - Liga ETE» www.ligaete.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).

Kanpo estekak aldatu