Ireki menu nagusia

Andrew Barton "Banjo" Paterson, (Narrambla, Hegoaldeko Gales Berria, 1864ko otsailaren 17a - Sydney, 1941eko otsailaren 5a) australiar poeta eta kazetaria izan zen.

Banjo Paterson
Banjo Patterson.jpg
Bizitza
Jaiotza Orange Itzuli1864ko otsailaren  17a
Herrialdea  Australia
Bizilekua Buckinbah Itzuli
Binalong Itzuli
Gladesville Itzuli
Talde etnikoa australiarra
Heriotza Sydney1941eko otsailaren  5a (76 urte)
Hezkuntza
Heziketa Sydney Grammar School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak gerra-berriemailea, poeta, kazetaria, idazlea eta legelari-poeta
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Banjo Paterson
IMDb nm0665464
Banjo Paterson's signature.jpg

Oso ezagun egin zen Australian, 1895. urtean argitaratutako The Man from Snowy River and Other Verses bertso-bildumari esker. Kazetari izan zen Hegoafrikako Boerren gerren garaian eta berriemaile, halaber, Txinan eta Filipinetan. Sydney Evening News egunkariko editore zen 1904an eta Town and Country Journal egunkarikoa bi urte geroago. Lehen Mundu Gerraren garaian Europara abiatu zen eta Sydney Morning Herald egunkariarentzako egin zuen lan. 1905. urtean eman zuen argitara Australiako kantu herrikoien bilduma The Old Bush Songs: Composed and Sung in the Bushranging izenburupean. 1917. urtean Waltzing Matilda kantu ospetsua idatzi zuen, Saltbush Bill, J.P., and Other Verses bildumaren barnean. Harena da, halaber, gaztetxoentzako The Animals Noah Forgot bertso-bilduma (1933).

The Old Bush Songs azala

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Banjo Paterson  
  Artikulu hau Hegoaldeko Gales Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.