Ireki menu nagusia

Andoni Sarriegi

euskal idazlea

Andoni Sarriegi Eskisabel (Beasain, Gipuzkoa, 1946ko abuztuaren 13a - ) euskal idazlea, euskalaria, euskararen sustatzailea eta itzultzailea da. Mekanikako ingeniari teknikoa (1967) eta Hizkuntza Plangintzako diplomaduna (1995) da ikasketaz. 1966tik 1980ra, euskara irakasle izan zen; eta, 1980az geroztik, hizkuntza teknikari eta itzultzaile. Beasaingo Udaleko Euskara Zerbitzuko buru izan zen urte askoan. 2007an, erretiroa hartu zuen Administrazioko lanetatik. Hala ere, bere bizi guztian bezala, euskalgintzan dihardu orain ere.[1][2][3]

Andoni Sarriegi
Bizitza
Jaiotza Beasain1946ko abuztuaren 13a (73 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 136

Bost libururen egile, bakarka; beste 11ren egilekide, talde lanean; 27 liburu euskaratuak eta argitaratuak (teknikoak asko); beste 21 euskaratu eta webgune batean jarriak; eta argitaratutako beste 9 liburu, itzultzailekide gisa, talde lanean. UZEIko eta Elhuyarko hainbat lanetan partaide. Zeruko Argia, Argia, Elhuyar, Goierritarra, Beasain jaietan eta Senez aldizkarietan argitaratuak ditu hainbat artikulu.[2]

1990. urtean, Euskaltzaindiak emandako Azkue saria jaso zuen, Ikerketa atalean, bere Materialen erresistentzia liburuarengatik.[4][1]

LanakAldatu

Haur eta gazte literaturaAldatu

HizkuntzalaritzaAldatu

  • Hizkuntz ordezkapena Goierrin (1992, Gerriko)
  • Alfabetatzearen hastapenak Goierrin. Aurresaioak eta 1967tik 1975erakoak (2000, Goierriko Euskal Eskola)

IkasliburuakAldatu

  • Materialen erresistentzia (1989, Elhuyar). Buruxkak liburutegi digitalean online eskuragarri, dohainik.[5]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Felix Ibargutxi Otermin: «Andoni Sarriegi Eskisabel», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. a b «Andoni Sarriegi Eskisabel», Euskal Idazleen Elkartearen webguneko orria.
  3. Andoni Sarriegi Eskisabel (2009): «Idazmakinetatik itzulpen memorietara», Senez, 37. zenbakia, 2009.
  4. «Azkue sariketak (1975-1990)», Euskaltzaindiaren webguneko orria.
  5. Andoni Sarriegi Eskisabel (1989): Materialen erresistentzia, Buruxkak liburutegi digitalean online eskuragarri, dohainik.

Kanpo loturakAldatu