Ireki menu nagusia

Ana Malagon Zaldua (Donostia, 1978) zerbitzu digitaletan aditua eta idazlea da. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Iruñan eta produktu eta zerbitzu digitalak diseinatzen ditu.[1]. Samuraitasuna blog propioan idazten du.[2]

Ana Malagon
Ana Malagon.jpg
Ahotsa
Bizitza
Jaiotza Donostia1978  (40/41 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 905

Interneten hasi zituen mikroipuinak idazten eta internetetik papererako saltoa eman zuen* 2014an[3], urte horretan bere lehenengo liburua argitaratu zuen.

Literatura ibilbideaAldatu

Lasai, ez da ezer gertatzen, bere lehen obra mikroipuinen bilduma da. 160 mikroipuinek osatzen dute eta aniztasunean badu batasunik liburuak: giro urbano eta globaletan kokatuak dira eta.[4] Era berean narrazio labur gehienek bertsoen egitura dute, kolpea amaieran baitator. [5]Eta ironia ere oso presente dago ipuinetan.[3]

Bigarren liburua 2017an eman zuen argitara, Gelditu zaitezte gurekin, ipuin-liburua.[6] Bertan "Zaintza" kontzeptua[7] ardatz duen hamaulau ipuinez osatutako liburu honetan, gure garaiko jendartearen isla bihurtzen da[8] eta ipuin errealistak direla esan daiteke[9]

Lan zerrendaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Ana Malagón Zaldua: letra txikiaren handitasuna. Noiz kontsultatua: 2017/03/25
  2. Samuraitasuna. Noiz kontsultatua: 2017/03/25
  3. a b   POSTdatan elkarrizketa .
  4.   Egaña, Ibon, «Gertatzen dena», Deia, . Noiz kontsultatua: 2018/04/27 .
  5.   Alvarez Uria, Amaia, I’m a loser baby, . Noiz kontsultatua: 2018/04/27 .
  6. Unanue Irureta, Maialen. Leialtasunetik zaintzara Berria. Noiz kontsultatua: 2017/03/25
  7.   111 Akademian elkarrizketa, . Noiz kontsultatua: 2018/05/04 .
  8.   Alvarez Uria, Amaia, Talentu, adikzio eta arazo psikologikoak, . Noiz kontsultatua: 2018/05/04 .
  9.   Ayerbe, Mikel, «Gelditu beharrekoak», Berria, . Noiz kontsultatua: 2018/05/04 .

Kanpo loturakAldatu