Zacatecas estatua

Zacatecas» orritik birbideratua)

Zacatecas Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen erdialdean dagoena. Iparraldean Coahuila de Zaragozarekin du muga, ipar-mendebaldean Durangorekin, mendebaldean Nayaritekin, ekialdean San Luis Potosírekin eta hegoaldean Jalisco eta Aguascalientesekin. 75.539 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 1.490.668 biztanle zituen.[1] 58 udalerritan banaturik dago. Hiriburua Zacatecas da, eta udalerri jendetsuena Fresnillo.

Zacatecas
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaZacatecas
GobernadoreaDavid Monreal Ávila Morena (MORENA)
LaburduraZac.
Diputatuak10
Geografia
Koordenatuak23°17′34″N 102°42′02″W / 23.2928°N 102.7006°W / 23.2928; -102.7006
Azalera75.539 km²
Demografia
Biztanleria1.490.668 biztanle (2010[1])
Dentsitatea19.73 bizt/km²
www.zacatecas.gob.mx

Jarduera ekonomiko garrantzitsuenak meatzaritza, nekazaritza eta turismoa dira. Zacatecasi entzute handia eman diote bertako zilar-hobi handiek, arkitektura kolonialak eta baita Mexikoko Iraultzan izan zuen garrantziak ere.

Geografia

aldatu

Mexikoko erdialdeko goi-ordokian dago Zacatecas, Iparraldeko goi-ordokiaren hego muturrean, eremu zabal elkorrez eta hauek zeharkatzen dituzten mendi lerroez osatua. Hegoaldean 3.000 m. inguruko mendiek dituen Zacatecasko mendi lerroa nabarmentzen da. Mendi lerro gehienak sumendietako gaiz osatuak daude. Klima lehor eta euri gutxikoa du, eta 2-15 °C bitarteko hozberoa. '

Historia

aldatu

1540an Peralmides Chirinok hartu zuen eskualde hori, baina lurralde pobrea zela eta, berehala utzi zuen. Handik sei urtera, ordea, zilar meatzeak aurkitu ziren bertan, eta haien ustiaketa izan zen kolonizazio garaiko lanbide nagusia. Nueva Galicia lurraldearen barnean geratu zen XVI. mende erdialdetik aurrera. 1824an, Mexikoko Errepublikaren estatu bihurtu zen.

Ekonomia

aldatu

Klimaren ezaugarriak direla eta, nekazaritza gutxi izan da, baina ureztatze artifizialei esker laborea eta kanabera ustiatu da. Meatzeak daude Zacatecas mendi lerroan. Garrantzitsuak dira elikagaien industria (esnea, alkohola, azukrea, irina, olioa), ehungintza, larrugintza eta kimika industria.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es

Kanpo estekak

aldatu