Ireki menu nagusia

Frantzisko Etxebeste (Usurbil, 1683ko azaroaren 20a - Mexiko Hiria, 1753ko urriaren 20a) militar eta merkatari usurbildarra izan zen, Mexikon eta Filipinetan ibili zena. Jeronimo Etxebeste eta Maria Ana Abaliaren semea izan zen.

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Bere bizitzari buruzko datu gutxi batzuk besterik ez daude. Militarra izan zen, eta horrela Espainia Berrira (Mexikora) iritsi zen erregeren galeoien jeneral postuan, eta handik Filipinetaraino joan zen.

Ondoren Mexikon Casa Echeveste sortu zuen bere kontutik, merkataritza lanak egin ahal izateko ekialdearekin.

Horretaz aparte hainbat kargu izan zituen bertako administrazioan, epaitegietan, eginkizun militarretan, etab.

Eragindako lanakAldatu

Cofradia de nuestra señora de Aranzazu (Arantzazuko Ama Birjinaren kofradiakoa) izan zen, bertan, Mexikon, 1681ean sortua. Kofradia honetan parte hartzen zuten bertan bizi ziren euskaldunak, eta bere helburua karitatezko lanak egitea zen.

 
Bizkaitar emakumeen kolegioa. Colegio de las vizcainas. Mexiko

Horien lanik aipagarriena Colegio de las vizcaínas, bertako emakumeen hezkuntza garatzeko eta bultzatzeko sortutako eskola. 1732an sortua. Hasieran neska umezurtz eta alargunentzat bazan ere, gaur egun eskola arrunta da. Hau izan da garai kolonialetik etengabe zabalik egon den instituzioa.

Hil eta gero, utzitako diruekin egin ahal izan ziren bi lan Usurbilen. Lehenengoa Usurbilgo Salbatore elizaren dorrea eraiki, eta bigarrena Aginagako San Frantzisko Asiskoaren ermita.

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu