Amarako jaiak
Amarako jai orokorrak
aldatuDanborrada
aldatuDonostiako danborrada, urtarrilaren 20an ospatzen den San Sebastian egunean hiri osora hedatzen diren jai eta desfileak dira. Amara auzoak ere bere konpainia eta ibilbide propioak ditu eta udaran ere, auzoko jaietan, kalez kale ibiltzen dira.
Urtarrilaren 19ko gauerdian hasi eta 24 orduz etengabe aritzen dira danborrada konpainiak Raimundo Sarriegiren abestiak joaz.
Danborrada konpainiak
aldatuHeldu konpainiak
aldatuIzena | Irteera | Iristea | Auzoa | Mota | Zenbat partaide (2010) | Noiz sortua | Web |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Espai Catalunya Topalekua | 00h00 | 02h45 | Mundaiz/Amara/Erdialdea/Amara Zaharra | Mistoa | 80 | 2008 | https://web.archive.org/web/20160423110944/http://espaicatalunya.org/ |
Amaratarra | 00h00 | 03h00 | Amara | Mistoa | 116 | 2008 | http://amaratarrak.blogspot.com/2008/06/tamborrada-amaratarra.html |
C.D.Donosti | 00h00 | 03h00 | Amara | Mistoa | 85 | 1973 | |
Erriberatarrak | 00h00 | 03h15 | Loiolako Erriberak/Amara | Mistoa | 61 | 2010 | |
Santiagomendi | 00h00 | 04h00 | Amara | Mistoa | 128 | 1996 | |
Donostiako Amara K.E | 00h30 | 03h30 | Amara Zaharra / Erdialdea | Mistoa | 90 | 1989 | https://web.archive.org/web/20110207205618/http://amarakirolak.com/ |
Mundaiz | 01h00 | 04h00 | Mundaiz/Erdialdea/Amara Zaharra | Mistoa | 104 | 2009 | https://web.archive.org/web/20210121110050/https://mundaiz.com/ |
C.D. Vasconia | 08h30 | 12h30 | Amara Zaharra/Erdialdea | Mistoa | 118 | 1948 | http://www.cdvasconia.net[Betiko hautsitako esteka] |
Jatorra | 10h00 | 12h30 | Erdialdea/Amara Zaharra | Mistoa | 73 | 1998 | |
Goazen Erreala | 11h00 | 15h00 | Amara/Loiolako Erriberak | Mistoa | 60 | 2009 | https://web.archive.org/web/20201101013038/http://goazen-erreala.com/ |
Katalina Erauso | 11h45 | 15h15 | Amara | Mistoa | 113 | 2003 | https://web.archive.org/web/20111009091724/http://www.katalinerauso.org/index.html |
Txubillo | 16h30 | 20h00 | Amara Zaharra/Erdialdea | Mistoa | 112 | 1981 | |
Ikasbide K.E. | 16h45 | 20h15 | Amara | Mistoa | 115 | 1999 | |
Lagun Berriak | 17h00 | 20h30 | Amara | Mixta | 140 | 1998 | |
Urtoki | 18h30 | 22h15 | Amara | Mixta | 103 | 2001 | |
Abandotarra | 18h30 | 22h15 | Amara/Erdialdea | Mixta | 134 (* 2014) | 1988 | http://www.abandotarra.com (* Inscripciones online) |
Amara Berri Ikastetxeko Danborrada | 19h50 | 00h30 | Amara | Mixta | 131 | 1994 | http://amaraberri.org |
C.D.Lagun Artea | 20h00 | 00h00 | Erdialdea/Amara Zaharra | Mixta | 98 | 1997 | https://archive.today/20131230230446/personales.ya.com/tambolagun/ |
El Sauce | 21h00 | 00h00 | Amara | Mixta | 116 | 1988 |
Haur konpainiak
aldatuIzena | Zenbat konpainia | Lehenengoz atera | Postua |
---|---|---|---|
Amara Berri[1] | 2 | 1990/1997 | 39-40 |
Ikasbide Ikastola[2] | 1 | 1991 | 43 |
Kaldereroak
aldatuEuskal Herrian kaldereroak Inauteriaren aurrekari dira. Herritarrak, garai bateko ijitu nomadez mozorroturik, abestuz eta sartaginak joaz hiriko kaleetan zehar dabiltza datorren Inauteriaren berri ematen. Donostian 1984. urtean ospatu ziren lehenengoz, Raimundo Sarriegik sortutako doinuak eta Victoriano Iraola eta Alberto Combok idatzitako letrak abestuz, Alde Zaharreko auzoan. Gerora beste auzo batzuek ere antolatu eta ospatu dute jai hau, Amarakoa tarteko. Bertan, 2000. urtean, Amarakaldek antolatu zuen lehen kalderero konpartsa urtarrilaren 20ko arratsaldean ateratzen ziren danborradetako partaideek osatua. Hasiera batean, 12 danborrada zebiltzanez Amaran, partehartze handia espero zen arren 80 lagun baino ez ziren atera lehen urte hartan, Gaur egun ordea, 120 heldu eta 50 haur inguru biltzen ditu ekintza honek.[4]
Tribuak
aldatu- Amara Berri ikastetxea
- Ikasbide ikastola
- Catalina de Erauso Eskola Publikoa
- Amarakaldek
- Amarako Kaldereroak[5]
Ikus gainera
aldatuAuzoka urtean zehar
aldatuMaiatza
aldatuMorlans. 2013an sortutako Morlanstarrak Auzo Elkarteak antolatzen ditu festa hauek maiatzaren bigarren asteburuan. Sukaldaritza lehiaketa, olinpiadak, danborrada, txokolatada, txirrindulari proba, buruhandiak etab. dira bertako ekintzak. Jaien ikurra eta festei hasiera emateko modua antzinako gas faroltxoaren itxura duen argia piztea da.[6]
Ekaina
aldatuAmara Berri. Ikasbide Kultur Elkarteak San Juan inguruan antolatzen ditu jai hauek eta bezperako suarekin amaitzen dira. Haurrentzako jokoak, txokolatada, herri afaria, txarangak, lehiaketak etab. antolatzen dira[7][8]
Uztaila
aldatuAmara Osinaga, Karmengo jaiak ospatzen dira uztailean Amarako Auzokide Elkarteak antolatua 1996tik gaur arte. 2009. urtean lehenengoz Balearen igoera ospatu zen jaiei amaiera emateko, globoz osaturiko bale erraldoia aske uztea alegia, eta bale hau festen ikur bihurtu da Karmentxu izena 2014ean jarri ziotelarik[9]. Bestelako jarduerak erraldoi eta buruhandiak, danborrada, mus txapelketa, crossa, haur jolasak, kontzertuak etab. dira
Abuztua
aldatuAmara Zaharra. San Ignazio festak uztailaren azken egunetatik abuztuaren lehenengoetara ospatzen dira. Hasieran Donosti-Berri elkarteak antolatzen bazituen ere 1990. hamarkadatik aurrera jarduera honetarako sortu zen Amara Jai elkarteak hartu zuen lan hau bere gain. Ekintza gehienak Easo Plazan gauzatzen dira: bazkari herrikoiak, tortilla eta pintxo lehiaketak, danborrada, sardinadak, kontzertuak, haurrentzat jolasak etab. Jaien abestia ere badute Skakeitan taldeak konposatua eta Mireia auzotarrak abestua.[10]
Iraila
aldatuLoiolako Erriberak. Erriberako Auzokideak elkarteak antolatuak, jaiak irailean ospatzen dira 2009. urtetik hona. Beste ekintzen artean zezentxoak umeentzako, haur jolasak, puzgarriak, berbena, tortilla lehiaketa, txarangak, apar festa etab. gozatu ahal dira.
Urria
aldatuAmara Berriko jai herrikoiak Amara Berriko Jai Batzordeak antolatzen ditu urriko bigarren astean. Bertako ekitaldi nagusiak buruhandiak, txokolatada, kontzertuak, danborrada, herri kirolak etab. dira[11]. Jaien maskota Supersagu da, sagu euskaltzale begibakarra da eta abestia ere badute[12] [13]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Amara Berri Haur danborrada
- ↑ Ikasbide haur danborrada
- ↑ Diario Vasco 2015
- ↑ (Gaztelaniaz) Amarakaldek, auzo dinamizatzailea Diario Vasco, 2012ko otsailaren 10a
- ↑ Ingeba 2013
- ↑ Irutxuloko hitza 2015eko maiatzaren 13a
- ↑ Naiz agenda 2014
- ↑ (Gaztelaniaz) blog 2009
- ↑ Irutxuloko Hitza 2014ko uztailaren 14a
- ↑ Amarako jaiak bloga
- ↑ Donostia Kultura
- ↑ Amara Berri Abestia Youtube
- ↑ Donostia Kultura jai agenda 2015