Alpetar Eskiko Munduko Kopa
Alpetar Eskiko Munduko Kopa alpetar eskiko nazioarteko lehiaketa da, urtero egiten dutena. 1966/67 denboralditik aurrera Nazioarteko Eski Federazioak (FIS) antolatzen du.
Lehiaketa
aldatuLehiaketa hau ipar hemisferioko neguko kirolen denboraldian egiten da (azarotik martxora), Europako eta Ipar Amerikako eski alpinoko hainbat estaziotan, eta, batzuetan, Japonian eta Hego Korean. Denboraldi bakoitzean, bi zirkuitu bereizi antolatzen ditute gizonentzat eta emakumeentzat, eta hasieran bakarrik (eslalom erraldoi batekin Soeldenen, Austrian) eta lehiaketako finaletan, leku berean egiten dira.
Aldi berean, sexu bakoitzerako bost lehiaketa egiten dira, jaitsierako, super erraldoiko, eslalomeko, eslalom erraldoiko eta, berriki, superkonbinatuko espezialitateei dagozkienak. Eskiatzaile bakoitzak lehiaketa batean edo gehiagotan parte har dezake, bere baldintzen eta gaitasunen arabera. Espezialitate bakoitzeko sailkapen bat dago, eta bat, jenerala.