Maria Walliser (Mosnang, Suitza, 1963ko maiatzaren 27a)[1] eskiatzaile erretiratua da eta hiru domina olinpiko (zilarrezko 1 eta brontzezko 2), hiru Munduko Txapelketa (4 domina guztira), Munduko Kopako bi Nagusi (eta Munduko bost Kopa diziplina desberdinetan) eta 25 garaipen izan zituen Eski Alpetarreko Munduko Kopan (72 podium guztira).[2]

Maria Walliser

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Walliser
JaiotzaMosnang1963ko maiatzaren 27a (60 urte)
Herrialdea Suitza
Lehen hizkuntzaSwiss German (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Swiss German (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Pisua60 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm0909298 Rottentomatoes: celebrity/maria_walliser
Olympic.org: maria-walliser Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Maria Walliser lehenengo aldiz lehiatu zen Suitzako eskiatzaile alpetarretan 1980ko Munduko Kopako ekitaldietan eta podiumean geratu zen hurrengo urtean, bigarren konbinatuan eta hirugarren slalomean. 1982an bere lehen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, non hamabigarren postua lortu zuen bakarkako proban eta hamaikagarrena konbinatuan. 1983an Munduko Kopako lehenengo garaipenak lortu zituen maldan beherako hiru ekitaldi irabaziz.[3]

1984an beste garaipen bat lortu zuen Olinpiaden aurretik, eta hau izan zen faboritoa izatea egin ziona. Sarajevon, berriz, Michela Figinik urrezko domina 0,05 segundoz irabazi ondoren, zilarrarekin konformatu behar izan zuen, eta, gainera, ez zuen lortu slalom erraldoia amaitzea. Hala eta guztiz ere, urte horretan Munduko Kopako titulua eskuratu zuen, eta 1986an eta 1987an titulu gehiago lortu zituen.

Walliserrek beste garaipen handi bat izan zuen, 1989ko Munduko Txapelketan, 1990ean erretiratu aurretik. 72 podium izan zituen Munduko Kopan bere ibilbidean zehar, horietako 25 garaipenak izan zirelarik. 2000. urtetik, Die Stiftung Folsäure Offensive Schweiz erakundeko presidentea izan da, anemiaren arriskuei buruzko informazioa zabaltzen laguntzen duen erakunde suitzarra. Familiako mahastia kudeatzen ere laguntzen du, eta 2012an Activiako iragarki batean agertu zen.

Garaipenak aldatu

Banakako lasterketetako garaipenak aldatu

Data Tokia
1983ko urtarrilaren 21a Megeve
1983ko otsailaren 5a Sarajevo
1983ko abenduaren 8a Val-d'Isère
1984ko urtarrilaren 21a Verbier
1985eko martxoaren 8a Banff
1986ko urtarrilaren 11 Bad Gastein
1986ko martxoaren 1a Furano
1986ko martxoaren 8a Sunshine
1987ko abenduaren 4a Val-d'Isère
1988ko urtarrilaren 16a Zinal
1988ko abenduaren 15a Zauchensee
1989ko urtarrilaren 19a Tignes
1989ko abenduaren 9a Steamboat Springs
1990eko urtarrilaren 13a Haus im Ennstal

Super Erraldoia aldatu

Data Tokia
1986ko abenduaren 14a Val-d'Isère
1987ko urtarrilaren 6a Hinterglemm
1987ko martxoaren 15a Vail

Slalom Erraldoia aldatu

Data Tokia
1986ko otsailaren 5a Val Zoldana
1986ko abenduaren 20a Val Zoldana
1987ko urtarrilaren 18a Bischofswiesen
1987ko otsailaren 27a Zwiesel
1987ko martxoaren 22a Sarajevo
1989ko martxoaren 4a Furano

Konbinatua aldatu

Data Tokia
1986ko urtarrilaren 12a Bad Gastein
1986ko martxoaren 9a Sunshine

Erreferentziak aldatu

  1. «Biografia de Maria Walliser» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  2. (Ingelesez) Maria Walliser. 2021-07-17 (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  3. «Maria WALLISER» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).

Kanpo estekak aldatu