Almaz Ayana Eba (oromoeraz: Almaaz Ayyanaa Eebbaa, amhareraz: አልማዝ አያና ኤባ) (Wenbera, 1991ko azaroaren 21a) etiopiar korrikalaria da, distantzia luzean karreran espezializatua. Azken urteetan aratoiak egiten hasi da.

Almaz Ayana

(2015)
Bizitza
JaiotzaBenishangul-Gumuz Region (en) Itzuli1991ko azaroaren 21a (32 urte)
Herrialdea Etiopia
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
distantzia luzeko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua47 kilogramo
Altuera1,66±0,01 metro
Jasotako sariak

Facebook: ayana5000 IAAF: 14259917 Olympic.org: almaz-ayana Edit the value on Wikidata

Rio de Janeiroko Jokoetan 10.000 metrotako lasterketan urrezko domina eskuratu zuen eta munduko errekorra ezarri zuen[1]. 10.000 m eta 5.000 m lasteketatan munduko txapeldun izan da.

Biografia

aldatu

Benishangul-Gumuz eskualdean jaio zen[2]. Oromo leinuko familia bateko 9 anai-arreben artean zazpigarrena zen. 13-14 urte zituela hasi zen korrika eskolan[3]. Oromoeraz eta amhareraz hitzegiten du. Almaz izenak "diamantea" esan nahi du amhareraz[4].

21 urte zituela Moskuko munduko txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen 5.000 metroko lasterketan eta hurrengo urtean Afrikako txapelduna izan zen Genzebe Dibaba faboritoari aurrea hartuz.

2015ean munduko txapelduna izan zen Pekinen jokaturiko 5.000 metroko lasterketan. Hurrengo urtean Rio de Janeiroko Jokoetan bi domina eskuratu zituen, 10.000 metrokoan urrea (munduko errekorra eginez)[4] eta 5.000 metrokoan brontzea. Urte hartan Diamantezko Ligako txapelduna izan zen 5.000 metrotan[5]. Emaitza guzti hauengatik 2016ko Munduko emakumezko atleta onena izendatu zuen Atletismoko Federazioak[6]. 2017an Londresen munduko txapelduna izan zen 10.000 metrotan eta txapeldunordea 5.000 metrotako lasterketan.

2018 eta 2022 artean ia ez zuen korritu, alde batetik haurdunaldia izan zuelako eta bestetik lesioak[7]. 2022an Amsterdamgo Maratoia korritu zuen eta irabazi egin zuen 2:17:20 denbora eginez. Almaz Ayanak egindako lehenengo maratoia izan zen eta lasterketako errekorra ezarri zuen. Emakumezkoen maratoietako historiako zazpigarren denbora onena izan zen gainera[8].

Nazioarteko emaitzak

aldatu

Txapelketak

aldatu
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro   Brasil   10.000m
2016 Rio de Janeiro   Brasil   5.000m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Mosku   Errusia   5.000m
2015 Pekin   Txina   5.000m
2017 Londres   Erresuma Batua   10.000m
2017 Londres   Erresuma Batua   5.000m
Afrikako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Marrakex   Maroko   5.000m
Kopa Kontinentala (Afrikaren ordezkari)
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Marrakex   Maroko   5.000m

Diamantezko Ligako garaipenak

aldatu
  • 2015:
  • 2016:
    •   Diamantezko Ligaren irabazlea 5.000 metrotan
    •   Qatar Athletic Super Grand Prix; 3000 m (munduko errekorra)
    •   Rabat Meeting International Mohammed VI d'Athlétisme; 5.000 m (munduko errekorra)
    •   Rome Golden Gala - Pietro Mennea; 5.000 m (munduko errekorra)
    •   Brussels Memorial Van Damme; 5.000 m

Marka pertsonalak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Ingle, Sean. (2016-08-12). «Ethiopia’s Almaz Ayana smashes 10,000m world record on way to gold» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  2. «AIPS Media» www.aipsmedia.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  3. «Ayana remains optimistic in countdown to Doha | FEATURE | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  4. a b (Ingelesez) «Women’s 10,000: Almaz Ayana Wins in a World Record» Runner's World 2016-08-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  5. (Ingelesez) Admin. (2016-09-10). «Almaz Ayana Wins Women's 5000m Diamond League 2016 Brussels» Borkena Ethiopian News (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  6. www.eurosport.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  7. «Almaz AYANA | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  8. (Ingelesez) «Record-breaking marathon for Almaz Ayana in Amsterdam» AW 2022-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).

Kanpo estekak

aldatu