Alizia Gloucesterkoa
Alizia, Gloucesterreko dukesa (Londres, 1901eko abenduaren 25a- Kensingtongo Jauregia, 2004ko urriaren 29a), Enrique printzearen emaztea eta ondoren alarguna izan zen. Hori dela eta, Erresuma Batuko princesa titula eta Gloucesterreko dukesa iznedapena izendatu zuten 1935etik. Hain zuzen ere, ezkondu zen urte bera 2004an hil zen arte.[1] 2003an, Britainia Handiko errege-familiaren historiako kide zaharrena bilakatu zen, 102 urte baino gehiago bizi izan baitzen.
Henrike printzearekin 1935ean ezkondu ondoren, maiz lagundu izan zien koinatuen lanei, Jorge VI.a eta Isabel erreginari. Ezkondu zenetik, Isabel II.a Erresuma Batuko erregearen izeba bihurtu zen.
Hainbat ekitaldi publikotan parte hartu ohi zuen, pinturara dedikatu zen eta Kenian, Indian, Afganistanen eta Australian bizi izan zen. 1970eko hamarkadan seme zaharraren eta senarraren heriotzaren ondoren, bere agerpen publikoa nabarmen murriztu zen.
Biografia
aldatuHaurtzaroa eta gaztaroa
aldatuAlicia 1901eko abenduaren 25ean jaio zen Montagu Housen,[1] Whitehall kalean, Londresen. John Montagu Douglas Scotten, Buccleucheko VII. dukearen eta Lady Margaret Bridgeman emaztearen hirugarren alaba izan zen.
Haurtzaroko zati handi bat Northamptonshireko Boughton Housen, Dumfries eta Gallowayko Drumlanrigeko gazteluan eta Eskoziako mugako Bowhillen eman zuen. Haurtzaroan, Londresko Worcestershireko Malvern St. James eskolan ikasi zuen.
Henrike printzearekin erlazioa
aldatu1935eko abuztuan, Henrike printzearekin, Gloucesterreko dukearekin (Jorge V.a erregearen eta Maria erreginaren hirugarren semea) konprometitu zen.[1] Urte hartako azaroaren 6an ezkondu ziren, zeremonia pribatu batean, Buckinghameko jauregiko kaperan. Bi aste lehenago, aita minbiziz hil zen. Ezkontzan, Elizabeth eta Margarita printzesa gazteak ohorezko damak izan ziren.
Gero, senar-emazteak Aldershoten finkatu ziren, eta dukeak armadako estatu nagusi gisa hartu zituen ikastaroak. 1935ean, Aliciak Lady Eleanor Holles School eskola inauguratu zuen Hamptonen. Dukeak armada utzi eta beste funtzio publiko batzuk bete zituen, Eduardo VII.ak bere anaia Alberto printzeari (Yorkekodukea) abdikatu ondoren, Wallis Simpson amerikar dibortziatuarekin ezkontzeko. 1938an Barnwell Manor etxe zaharra erosi zuten eta ondoren bi seme-alaba izan zituzten: Guillermo printzea (1972ko abuztuaren18an) eta Ricardo (1944ko abuztuaren 26an).
Bigarren Mundu Gerran, Aliciak aktiboki lagundu zuen Gurutze Gorriaren mugimendu humanitarioari eta San Joan Aginduari.
Geroago, Emakumeen Aireko Indar Laguntzailearen buru bihurtu zen 1940an, Erizainen Kidegoan eta San Juango Anbulantzien Brigadako Dibisioetan. Ohorezko titulua ere jaso zuen 1945ean, WAAFko komandante gisa eta urte hartatik 1947arte Canberran bizi izan zen familiarekin batera, dukea Australiako gobernadore nagusia baitzen.
1947an Erresuma Batura itzuli zenean, Alicia ongintzako erakundeetako ospitale batzuetako lehendakari eta patroi izan zen eta armada britainiarreko erregimentu askotako buru. Errege Huen eta Garraioen Errege Kidegoaren ohorezko koronel ere izendatu zuten. Gainera, Derbyko Unibertsitateko errektorea eta Girls' Day School Trust-eko patroia izan zen.
Alargun eta titulu aldaketa
aldatu1972an, bere seme zaharrena, Guillermo, hil egin zen hegazkin-istripu batean eta haren seme gazteena, Ricardo, Birgitte van Deursekin ezkondu zen. Hiru biloba eman zizkioten Alicia printzesari. 1974an Henrike hil egin zen eta haren semeak hartu zuen bere kargua.
Alargun gelditu ondoren, Elizabeth II.a ilobari eskatu zion bere Alteza Errealaren titulua eta tratamendua erabiltzeko, Gloucesterreko dukesa den Alicia printzesa, Bere Alteza Erreala Gloucesterrek dukesa alarguna izendatu beharrean, bere errainarekin (Gloucesterreko dukesa) nahastea saihesteko. Erreginak bere eskaera onartu zuen, Aliciari printzesaren titulua erabiltzeko baimena eman zio. Odolezko printzesa balitz bezala zirudien eta ez printzesa ezkontza dela tarteko.
Erresuma Batuko historian salbuespen bakarra izan da printzesa jaio ez den pertsona batek izen hori izatea (printzesa [pila-izena]), ezkontzean emazteak senarraren titulua eskuratzeko ohitura baitu. Horren adibide da Marie-Christine von Reibnitz baronesa, Kent-eko Miguel printzearen emaztea. Miguel de Kent printzesa bezela ezagutzen da. Beste adibide bat Alejandra de Fife printzesa izan zen, bere kabuz printzesa izan zena (nahiz eta jaio zenetik ez zen hala izan). Lehengusuarekin ezkondu zenean, Connaughteko Arturo printzearekin Connaugheko Arturo printzesa izendatu zuten.
Alicia de Gloucesterren kasuan, bere ilobak, Isabel II.a erreginak, Alicia printzesaren titulua erabiltzea onartu ez balu eta berak ere ez bazuen Gloucesterren dukesa alarguna bezala ezagutzea nahi izan; kasu horretan titulua Enrique printzesa izango lirateke, Gloucesterreko dukesa.
Azken urteak
aldatu1975ean Orden del Bañoko dama izendatu zuten lehen emakumea izan zen. 1981ean, Gloucesterreko dukesa den Alicia printzesaren memoriak izeneko memoria-liburua argitaratu zuen.1991an beste argitalpen bat plazaratu zuen laurogeita hamargarren urteurrenean: Laurogeita hamar urteko memoriak.
1994an, Gloucester familiak Barnwell Manor egoitza utzi behar izanaren ondoren finantza-arrazoiengatik, Kensington jauregira joan zen bizitzera eta han bizi izan zen semearekin eta gainerako familiarekin. 2000ko uztailean, Internet bidez komunikatu bat eman zuen: «Azken urteotan, Alicia printzesak oroimena galtzen hasi zuen pixkanaka eta horrek berak nahi bezala komunikatzeko gaitasuna murrizten zuen. Horregatik, ama jada ez da konfiantzan sentitzen bere bete behar ofizialak betetzeko, Kensington jauregitik urrun, ezta adierazpen publikoen zaletasunari aurre egiteko ere." Hala ere, esan zuen umoreoneko zegoela, hurrenez hurren.
2001eko abenduan zeremonia intimo bat egin zitzaion ehungarren urtea betetzearen ondorioz, bere azken agerpen publikoa izan zen, Margarita printzesarena ere 2002ko otsailaren 9an hil baitzen. Elizabeth Bowes-Lyon hil zenean, 2002ko martxoaren 31an, 101 urte zituela, Alicia familia errealeko kide zaharrena bihurtu zen eta 2003ko abuztuaren 21etik, monarkia britainiarraren historiako luzeena izan da.
2004ko urriaren 29an hil zen 102 urterekin, lo zegoela, Kensingtoneko jauregian.[2] Bere hileta azaroaren 5ean egin zen San Jorge kaperan,Windsorko gazteluan eta bertan ehortzi zuten. Senarrarekin eta semearekin batera, Frogmoreko lorategietan, Home Parken, Berkshire.[3] Han izan ziren Elizabeth II.a, Edinburgoko Felipe eta Britainia Handiko errege-familiako beste kide batzuk.
Tituluak, tratamenduak eta ohoreak
aldatuTituluak eta tratamendua
aldatu- 1901eko abenduaren 25etik 1935eko azaroaren 6ra: Lady Alicia Christabel Montagu Douglas Scott
- 1935eko azaroaren 6tik 1974ko ekainaren 10era: Su alteza real la duquesa de Gloucester
- 1974ko ekainaren 10etik 2004ko urriaren 29arte: Su alteza real la princesa Alicia, duquesa de Gloucester
Ohoreak
aldatuBere bizitza osoan zehar, Aliciak ohore ugari jaso zituen, bai bere herrialdetik bai atzerritik ere. Hala nola, Indiako Koroaren Ordena Inperialeko lankide titulua, Errege Ordena Viktoriarreko gurutze handia, Britainiar Inperioaren Ordenako gurutze handia.
Era berean, 1975ean El Orden del Bañoko gurutze handi izendatu zuten eta Real Orden Familiarra eman zioten, hiru aldiz Jurgi V.a, Jurgi VI.a eta Elizabeth II.aren erregealdietan, eta beste sari batzuk Errumania, Egipto eta Etiopiaren aldetik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Ingelesez) «- El Día - Hemeroteca 31-10-2004» eldia.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Princess Alice dies aged 102. 2004-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ingelesez) «Princess is likely to be buried at Windsor» The Telegraph 2002-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).